Ostiral Beltza, Black Friday delakoa, berehala iritsiko denez, eta AEBetatik Europara inportatutako praktika bat izanik, EQUO Berdeak alderdiak hausnarketa egiteko deia egiten dio gizarteari. Alderdi ekologistaren ustez beharrezkoa da herritarrek indarrean dauden kontsumo-ereduak nahiz negozio-ereduak birplanteatzea, izan ere, Black Friday bezalako fenomenoak sustatzen baitituzte, eta planetaren eta baliabide mugatuen kontserbazioarekin bateraezinak dira. Praktika horiek ‘erosi, erabili eta bota’ oinarri duten kontsumo-erritmoak sustatzen dituzte, eta ingurunearentzat jasanezinak dira.
Alderdi berdeak gizartea bere erosketak modu arduratsuan egitera animatzen du.
EQUO Berdeak alderdiak dio kontsumo kontzientea aldaketarako tresna eraldatzailea dela, eta horregatik, urratsak beharrezko trantsizio ekonomiko eta sozial horretara bideratzeko, erosketak egiterakoan hainbat proposamen eta hausnarketa proposatzen ditu, batez ere kontsumo neurrigabera hain bideratuta dauden egunetan:
– Ahal den heinean gertuen ekoizturiko produktuak kontsumitzea.
– Auzoko eta herriko dendariei laguntzea: tokiko ekonomia eta banaturiko aberastasunari mesede egiten diote eta giza harremanak hobetzen dituzte.
– Balore positiboak bultzatzen dituzten produktuak aukeratzea eta balore sexistak bultzatzen dituztenak saihestea.
– Multinazionalak, katai handiak edo eta azalera handiak sahiestea…boterea eta aberastasuna pilatu eta gehiegizko kontsumoa bultzatzen dute.
– Produktuak eskuratzearen beharraz hausnartu.
– Produktuaren ekoizpen prozesuaren inguruko hausnarketa egitea (fabrikatzailea, ekoizten den tokia, lan eskubideak, lehengaiak, garraioa, hondakinak, etab.) eta ikuspegi ekonomiko, sozial eta ingurumenekotik alternatiba jasangarriagoak aurkitzea.