Elkarrekin Podemosek dio Eusko Jaurlaritzak ez duela batere konpromisorik La Navalen irteera bidegarria bilaketarekin

  • “Eusko Jaurlaritzak hilabeteak daramatza bere arduretatik ihesi aitzakiak
    asmatuta, langileei bizkarra emanda eta hain egoera lazgarrian den eskualdea
    baztertuta”, esan du Joserra Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak.
  • Elkarrekin Podemosek argitu duenez, Europako Batzordeak ezartzen dituen
    mugak ez dira oztopo Eusko Jaurlaritzak ekimena har dezan Naval ontziolarako
    irtenbide bideragarri bat bilatzeko orduan

Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean gaur goizean eman duen prentsaurrekoan salatu
duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du egiazko konpromisorik, eta ez du ezer egiten ikusita euskal
enpresak zailtasunetan direla; bere ardurak saihesteko, gainera, Europako Batzordea hartzen
du aitzakia gisa, krisian diren enpresei laguntzak ematea debekatzen duela esanez.

“Gure eskuetan den guztia egingo dugu Naval ez ixteko eta langileriaren eskubideak
defendatzeko, bai kalean eta bai erakundeetan”, esan du Edurne García Elkarrekin
Podemoseko legebiltzarkideak, eta babesa eman dio ontziolako langileei, itxialdia egin behar
baitute gaur gauean.

Bestalde, Xabier Benito Podemoseko europarlamentariak azaldu duenez, Europako
Batzordeak ez dio inoiz esan Eusko Jaurlaritzari ezin diotela lagundu Navali; izan ere, ez dago
Bruselatik oharatarazpenik ontziolari laguntzak ematearen gaineko legezkotasunaz.
Informazio horrek zalantzan jartzen du Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek egin duten
txostena; izan ere, gehiago zen kontua administrazio publikoek Navalen aktiboak erosteko
zailtasunak jartzea operazio hori babestea baino.

“Navalen diru publikoa sar daiteke likidazio prozesuaren ondotik”, esan du Benitok, eta hauxe
erantsi du: “Kontua ez da inbertsiogile pribatu bat azaltzea, baizik eta Eusko Jaurlaritzak eta
Espainiak konpromiso irmo bat agertzea luze gabe plan bideragarri bat osa dezaten eta
inbertsiogile pribatuen interesa pizteko gauza izan daitezen.

Hori dela eta, ezkerreko euskal koalizioak bere buruari agindu dio etorkizuneko proiektu bat
eratzea, Navalek bere balio diferentziala gaur egun duen aktibo nagusian oinarrituz, hau da:
bere langileen jakintza eta eskarmentua eta haren bueltan eratu den industriaren espezializazio
maila handia.

“Borondate politikoa behar da Naval salbatzeko”, esan du Becerrak, eta honela zehaztu du:
“Elkarrekin Podemosek beste behin eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari berak eta Industria
Ministerioak elkarrekin irtenbide bideragarri bat era dezatela ontziolarentzat”.