- EQUOk Unidos Podemosen duen diputatu Juantxo López de Uraldek aukera hori aintzat hartu behar dela adierazi du, lurperatzea “txapuza oso garesti” bat izan ez dadin.
- EQUO Berdeak alderdiaren ustez, Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek adostutako proiektuak gabezia ugari ditu eta ez ditu eskaintzen udalerrian beharrezkoak diren konponbideak.
Trenbideen Gasteizko zatia erabat lurperatzearen gaia informazio-azterlanean sartzeko eskatuko dio EQUO Berdeak alderdiak Sustapen Ministerioari. Horixe iragarri du Oscar Fernández zinegotzi berdeak (Irabazi-Ganar) Hirigintza Batzordean; horren aurretik, gaiari buruz zer informazio duen galdetu dio Udal Gobernuari.
Gobernuak Euskadin duen ordezkari Jesús Lozak aste honetan irratiko elkarrizketa batean esan duenez, azterlana egiten ez dira hasi oraindik eta atariko fasean daude, nahiz eta Rajoyren Gobernuak esan izan zuen azterlan hori amaitzeko zorian zegoela. “Atariko fase batean baldin bagaude, aukera guztiak aintzat hartzeko unea da, zeren, askotan errepikatu izan dugunez, lurperatzea ez bada behar bezala egiten, txapuza oso garesti bat izango baita”, adierazi du Juantxo López de Uraldek.
Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek adostutako proiektuak gabezia ugari ditu eta ez ditu eskaintzen udalerrian beharrezkoak diren konponbideak. Proiektuaren kostua oso handia izateaz gain, egungo proiektuan geltoki bat proposatzen dute, baina ez dago konektatuta hiriko mugikortasun jasangarriko sarearekin; eta, gainera, Arabarako aldiriko trena bultzatzeko ideia baztertuta geratzen da.
EQUO Berdeak alderdiaren ustez, adostutako proiektuaren alderdirik larriena zera da, ez diola konponbiderik ematen salgaien trenek Gasteizen egiten duten bideari. Proiektuan ez da biltzen tren horietarako pasabide esklusiborik eta, beraz, aukera bakarra hiria gainazaletik zeharkatzea izango dute. Aukera hori ez da bateragarria tren-autobidearekin eta Jundizerako aurreikusita dagoen salgaien megaterminal berriarekin