Lurzoruaren salmentari esker lortutako diruaren gutxienez % 50 alokairu-erregimenean babestutako etxebizitzaren parkea gehitzeko inbertitzea eskatzen du UdalBerri koalizioak
Podemos, Ezker Anitza- IU eta Equo Berdeak osatutako koalizioak urriko osoko bilkuran lurzoruaren Udal Ondarea osatzen duten ondasunak saltzeagatik lortutako baliabide ekonomikoak alokairu-erregimenean babestutako etxebizitza parkea gehitzeko erabiltzea defendatuko du.
Etxebizitza Sozialaren Bilboko Behatokiaren datuen arabera, alokairuko etxebizitza babestuan egungo eskatzaileak 10.000 baino gehiago dira eta kalkulatzen da 1.800 lagun besterik izango dutela bat lortzeko aukera. “Datu hauek argi uzten dute etxebizitza babestuaren egungo parkea ez dela nahikoa. Ezin dugu ahaztu euskal legean xedatutakoaren arabera, udalek nahitaezko lankidetza izan behar dutela Eusko Jaurlaritzarekin beren udalerrietan erroldatutako pertsonentzako etxebizitzarako eskubidea gauzatzeko. Lehentasuna eman behar zaio gai honi eta ez hirian martxan dauden beste proiektu batzuei”, gogorazi du Carmen Muñoz-ek, UdalBerriko bozeramaileak.
Egoera honen aurrean udal-talde honek proposatzen duena zera da: lurzoruaren salmentagatik udalak lortutako baliabideen proportziozko zati bat, gutxienez % 50, alokairu-erregimenean babestutako etxebizitzaren parkea gehitzeko erabiltzea. “Mota honetako etxebizitzak eraikitzeko hurrengo udal-aurrekontuetan diru sailak agertzea eskatzen dugu UdalBerritik”, gaineratu du Muñozek.