- Urtaran alkateak lau urterako baldintza-agiri berri bat lizitatzearen alde egin du, zerbitzuak kanpo-kudeaketarekin jarrai dezan, baina oker dago horretan
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak (COJUA) txostena egin du kale-garbiketako eta hondakinak biltzeko kontratuaren indargabetzeari buruz, eta, txostena kontuan izanik, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) koalizioak zerbitzuaren kudeaketa publikoa eskatzen du. Urtaran alkateak lau urterako baldintza-agiri berri bat lizitatzearen alde egin du, zerbitzuak kanpo-kudeaketarekin jarrai dezan, baina oker dago horretan. Erabaki horrek kalte egiten die Udalaren interesei, baita Europar Batasunak hondakinak bereizi eta birziklatzeari dagokionez 2020rako ezarritako helburuei ere.
Europar Batasunak xedatutakoaren arabera, estatu kideek % 50a gainditu beharko dute 2020. urtean edo, bestela, zigorrak jarriko dizkiete. Gasteizen frogatuta geratu da egungo bilketa-sistema ez dela birziklatzea bultzatzen ari, izan ere, birziklatze-tasa % 25 inguruan egonkortuta baitago. Helburu horiek bete ahal izateko, beste bilketa-sistema batzuk aztertzen ari dira, eta lehenbailehen ezarri beharko lirateke. “Zerbitzua zuzenean kudeatzea da aldaketa hori bermatzeko modu bakarra, Udalari galera ekonomiko handirik eragin gabe, baina alkateak hori guztia badakien arren, bilketa-zerbitzuaren kudeaketa pribatuari eusten dio, temati. Legearen kontrako argudioa da hori”, dio berriro ere IU eta EQUO Berdeak alderdietako zinegotziak.