- Positiboa da Green Capital irudirako eta garraioaren elektrifikazioan aurrera egiteko.
- Egiztatuta dago kexak daudela egungo “Gasteiztxo” trenak eragiten dituen usain txarrengatik, eta usain horiek desagertu egingo lirateke elektrikoa izanez gero.
Hirira bisitan datorren jendeak gehien erabiltzen duen atrakzioetako bat da “Gasteiztxo” Gasteizko tren turistikoa. Haatik, erregai fosilak erabiltzen ditu tren horrek funtzionatzeko. Horren ondorioz, eta ibilgailuaren antzinatasuna ere horri gehituta, kexen gorakada nabarmena izan da, eragiten dituen usain eta gasak direla eta. Horregatik, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) udal-taldeak hurrengo trena % 100 elektrikoa izan dadila proposatu du, eta udal-gobernuari eskatzen dio aukera hori azter dezala eta zerbitzuaren hurrengo lizitazioan proposamen hori eskakizun tekniko gisa ager dadila.
Oscar Fernandez zinegotzi berdeak dioenez, tren turistiko elektriko bat oso positiboa izango da Gasteizentzat, “energia elektrikoarekin bultzatutako Gasteiztxo bat benetako Green Capital irudia izango litzatekeela gure hirira hurbiltzen den jende guztiarentzat. Ez da onargarria turistek ibilgailu kutsagarri bat aurkitzea”. “Baditugu beste udalerri batzuen adibideak, beren ibilgailu turistikoen elektrifikazioaren aldeko apustua egin dutenak, hala nola Benidormek. Turismo Berdearen erreferentzia bat izan nahi badugu, urrats garbiak egin behar ditugu gas kutsatzaileen emisioak murrizteko”, amaitu du zinegotziak.