Uztailaren 27a: interkonexioei buruzko Lisboako goi-bilera
- Unidos Podemos koalizio barruko EQUO taldeko diputatuaren ustez ‘saio erabakigarria’ da Lisboako Goi-bilera azpiegitura handiekiko kautela noraino iristen den eta energiaren alorrean zer asmo duen ikusteko.
- Teresa Riberak adierazi zuen energia-sistemaren eredu zentralizatua, eskaintzan oinarritzen dena, desplazatzeko asmoa zuela, eskariaren kudeaketan oinarritzen den eredu deszentralizatu baterantz bideratuz. “Horren arabera jardun dezala”.
EQUOren ustez bihar (uztailak 27) Lisboan energia-interkonexioei buruz egingo den eta Espainiako gobernuburu Pedro Sánchez, Frantziako presidente Emmanuel Macron, Portugaleko lehen ministro Antonio Costa eta Europako Batzordeko Jean Claude Juncker bilduko dituen goi-bileran, Gobernuak aukera egokia du eskura interkonexioen alorrean bere posizioa finkatzeko eta energiaren alorrean benetan duen asmoa frogatzeko. Teresa Ribera ministroak, bere ministerioaren ildo nagusiak xehatzerakoan adierazi zuen “energia-sistemaren eredu zentralizatua, eskaintzan oinarritzen dena, desplazatzeko asmoa zuela, eskariaren kudeaketan oinarritzen den eredu deszentralizatu baterantz bideratuz.”
Jarrera hori egiazkoa bada, une egokia da hau jarrera berresteko, Lisboako goi-bileran Bizkaia eta Frantziaren arteko itsaspeko autobide elektrikoaren proiektua etenda geratzen dela iragarriz, beharrezkoa dela eta gobernuak planeatzen duen energia-trantsizioari nola lagunduko dion frogatu arte. Gatika-Cubnezais interkonexioaren eraikuntzak zein energia-eredurantz bideratuko garen aldez aurretik definitzea da, hain zuzen ere enpresa handiek kontrolatzen dituzten produkzio-instalazio handitan oinarritzen dena eta alderdi berdeak etengabe zalantzan jarri izan duena. “Gobernuak ereduaren deszentralizazioaren alde egiten duen apustua argia eta garbia bada, Lisboako goi-bileran Gatikako itsaspeko interkonexioa bertan behera utzi beharko luke eta haren erabilgarritasuna zehatz-mehatz aztertu beharko luke.
Goi-bilera hau aukera bikaina da Gobernuak bere energia-trantsizioko eredua berresten duen keinu bat egiteko, eta Alvaro Nadalen politikarekin diferentziak ezartzeko, baita energia-azpiegitura handiei dagokienez ere”, azpimarratu du Rosa Martínezek, izugarrizko kostua izango duen azpiegitura horren premia, bideragarritasuna eta errentagarritasunari buruzko txostenak aurreko gobernuari hainbat aldiz eskatu dizkiona, inolako erantzunik lortu gabe.
Aurrekontuaren arabera, proiektuaren kostua 1.870 milioi euro izango da, eta horri gainkostuak batu behar zaizkio, hori horrela izateko probabilitate handia baitago parekorik ez duen obra baten konplexutasuna dela medio, erabateko erronka teknikoa baita, kable batek Capbretoneko arroila 1.500 metroko gehieneko sakoneran gurutzatzea dakarrelako. “Inork ez dezala bere burua engainatu. Gainkostu horiek, banaketa-akordioaren arabera, batez ere elektrizitatea kontsumitzen duten pertsona eta enpresen kargura joango dira argiaren fakturaren bitartez” ohartarazi du Martínezek. Eta honako hau gaineratu du: “probabilitate handia dago proiektuak huts egiteko, teknologikoki nahiz energetikoki. Zulo ekonomikoa utziko liguke, Castor proiektuarekin edo El Museleko birgasifikazio-instalazioarekin gertatu zen bezalaxe”.
Martínezek gogorarazi du Energia Trantsizioari buruzko Adituen Batzordeak bere garaian zalantzan jarri zituela interkonexio-proiektu horiek. Egin zuten txostenean adierazi zuten zalantza asko zituztela emisioak murrizten lagunduko ote duten, eta azpiegitura horiek elektrizitatearen prezioa igotzeko posibilitatea ere irekita uzten zuten.
Diputatuarentzat gainera beharrezkoa da Gobernuak bere buruari erabateko gardentasunerako politika inposatzea lehen minututik proiektu honetan eta beste batzuetan, “gobernua izanik bere ekimenez premiari eta kostuei buruzko informazio zehatza ematen duena, eta ez daitezela herritarrak izan hori eskatzera beti behartuta daudenak eta bideragarritasunari buruzko zalantzak argitzeko beharrezkoak diren azterketak egiten dituztenak”.
Alderdi berdeak eredu efizienteagoa, bidezkoagoa eta energia demokratizatzen lagunduko duena lortu nahi du, oraindik ere oligopolioen eta monopolioen esku jarraitzen baitu.