Bergaran txakurrentzako errolda bat sortzeko proposamena bide publikoan gorozkiak uztearen aurkako erraminta gisa

  • Neurriak planteatzen du garbiketa-zerbitzuek eta udaltzainek kalean utzitako gorozkien laginak har ditzatela eta aztertzera bidal ditzatela jabe arau-hausleak aurkitu eta zigortzeko

Irabazi Bergarak ahalegin handiagoak eskatzen dizkio tokiko gobernuari herriko auzotarren kexa ohikoenetako bat amaiarazteko: bide publikoetan txakur-gorozkiak egotea.

Koalizioa, herritartasunaren aurkako ohitura horrek eragin ditzakeen arazo higieniko sanitarioez jabetuta, txakurrentzako errolda bat sortuko du leku publikoetan gorozkiak uztearen aurka borrokatzeko erreminta gisa. Urtebetean txakurrentzako erregistro hori sortzea eskatzen du udalak, eta, hori horrela, Bergaran bizi den abere bakoitza identifikatuta geratuko da eta identifikazio-txapa bat eraman beharko du. Ondoren, garbiketa-zerbitzuko agenteekin eta udaltzainekin osatutako talde kualifikatu bat arduratuko da kalean utzitako gorozkien laginak hartu eta aztertzera bidaltzeaz. Formula horren bidez, erraz aurkitu ahalko dira jabe arau-hausleak eta ondoren zigortu.

Bergaran indarrean dagoen abereei buruzko ordenantza aldatzera behartuko du neurri horrek, eta txakurren gorozkiak biltzeko poltsa biodegradagarriak banatzeko makinen instalazioarekin osatuko da. Horrela bide publikotik doazenean beren maskotek eragindako hondakin txikiak desagerrarazi ahalko dituzte auzotarrek.

Proposamen horrekin, jardunbide desegokiak errepikatzea saihestu ahalko dela uste du Irabazi Bergara koalizioko EQUO Berdeak taldeko zinegotzi Aiert Lizarraldek. “Indarrean dagoen ordenantza ez denez ari espero diren emaitzak ematen eta arazoa larriagotzen ari denez, beste metodo batzuk probatu behar ditugu, eta, zoritxarrez, ez dago zigorren pareko disuasio-neurririk. Bizikidetza eta errespetuko kontu bat da”, azpimarratu du Lizarraldek