EiTBFocus inkestaren arabera, gure hautetsiak daude hobekien balioetsitakoen artean

EiTB Albisteak – Noticias EiTBren #EiTBFocus inkestaren arabera, gure hautetsiak hobekien balioetsita daudenen artean daude .
Hemen inkestaren emaitzei buruzko informazio osoa ikus daiteke.

Inkestaren arabera, Gasteizen, Irabazi alderdiko EQUO Berdeak taldearen ordezkari Oscar Fernández Martínek nahiko bat baino zertxobait gehiago lortu du, eta hori ez da oso ohikoa izaten politikariei buruzko balioespenetan. Eta hurrengo udal-hauteskundeetan postuari eutsiko lioke.

Bilbon, Udalberri alderdiko EQUO Berdeak taldearen ordezkari Carmen Muñoz zinegotzia dago hirugarren postuan herritarren balioespen-eskalan, gainerakoek baino ezagutza-maila txikiagoa izanda ere. Udalberrik emaitza errepikatzeaz gain zinegotzi bat gehiago lortuko luke.

Donostiari dagokionez, Irabazi alderdiak lehendik dituen bi zinegotziekin jarraituko du. Gure kide Loïc Alejandro eta Amaia Martín dira alderdi horretako zinegotziak.

Balioespen on horren atzean gure zinegotzien jarduera handia, konpromisoa eta inplikazioa daude. Bideo honetan zinegotzien ibilbidearen zertzelada soil batzuk laburbildu ditugu prentsako titulu gisa: