- “Udal hau animalien aurkako tratu txarren kontra azaldu da. Jarrera horrekin bat etorriz, ez du berriz ere zezen bolaztaturik antolatu behar, bi urtez bertan behera utzi ondoren”, azpimarratu du María Jesús Aguirre zinegotziak.
Irabazi Eibarrek uste du ez dela batere beharrezkoa zezen bolaztatuak askatzeko ohitura itzultzea Eibarreko Sanjuanetara. Jarduera hori egin gabe bi urte igaro ondoren, koalizioak uste du atzerapauso bat dela zezen-festa hori berriz antolatzea. Gai honetan Udala gaizki eta zabarkeriaz jokatzen ari dela iruditzen zaigu, bi urtez jarraian jaietan ikuskizun hori ez delako antolatu, eta orain, zezenei buruzko eztabaida gaindituta dagoenean, berriz ere berreskuratu nahi dutelako. “Gobernuko taldea arazoak konpontzeko dago, ez arazoak sortzeko. Gutxiengo baten ustezko aldarrikapen bati erantzuteagatik ezinegona sorrarazten ari da oposizio guztian eta Eibarko herritar askoren artean” adierazi du EQUO Berdeak alderdiak Irabazi Eibarren duen zinegotzi María Jesús Aguirrek.
Zinegotziak adierazi duenez, Udalak animalien aurkako tratu txarren aurka dagoela adierazi du dagoeneko, eta jarrera eta erabaki horrekin bat etorriz jokatu behar du. Gainera, erabaki hori alde bakarretik hartu izana ere salatu du, gainerako udal-taldeen iritzia ez delako kontuan hartu. Aguirrek Gobernuari eskatu dio jarrera hori zuzen dezala, animalien aurkako tratu txarrak dakartzan jarduera hori jai-programaren zirriborrotik kenduz. “Patxi Lejardi Kulturako sailburua guztiz oker dabil zezen bolaztatuak animaliaren aurkako tratu txarrik ez dakarrela dioenean. Zezenek sufritzen dute eta estresatu egiten dira horrelako ikuskizunetan. Ez dugu onartuko Eibarren horrelako ezer programatzea”, azpimarratu du irmotasunez Irabaziren zinegotziak.