- IRABAZIk gobernuari egotzi dio animalien aurkako tratu txarren “alde jartzea” eta bere gain ez hartzea tratu txar horiek desagerrarazteko lana.
- Koalizioak gogorarazi du Gasteizek bere burua animalien aurkako tratu txarrik gabeko hiri izendatu zuela 2015ean.
IRABAZI-GANAReko zinegotzia Oscar Fernándezek onartezintzat jo du Andra Mari Zuriaren jaietako bigantxa saioa bikoiztu izana. Zezenketak amaitu ziren arren, tauromakia oso presente dago hirian. Horrek esan nahi du alkatea ez dela bere hitza betetzen ari, ezta berak hartutako konpromisoa ere, animalien aurkako tratu txarrak dakartzaten festetara euro bat ere ez bideratzeko konpromisoa, alegia.
IRABAZI-GANARen (Ezker Batua/EQUO) iritziz, Gasteiz bezalako hiri batean, 2015eko irailean bere burua animalien aurkako tratu txarrik gabeko hiri izendatu zuelarik, ez dago lekurik inongo tauromakia-ikuskizunentzat: ez zezenketentzat, ez errekortarientzat, ez zekorketentzat, ezta bigantxentzat ere. “Santu bat biluzi digute beste bat janzteko. Zezenketak kendu dizkigute, eta bigantxekin ordeztu. Herritarrei egindako adarjotze hutsa da”, adierazi du Oscar Fernándezek.
“Urtaran alkateak bere hitza traizionatu du. Izan ere, aurreko urtean bai berak bai kulturako zinegotzi ordezkariak, Canto andreak, behin eta berriz errepikatu zuten diru publikoko euro bat ere ez zutela bideratuko tauromakiara. Gaur, ordea, ikusi dugu alkateak eta zinegotziak ez dutela hitzik”, jarraitu du Fernándezek.