Itsasadarreko iraganeko portu-jardueraren memoria babesteko mozioa Bilbon

UdalBerri koalizioari kezkagarria iruditzen zaio itsasadar inguruari zenbait enpresa-egitasmok erabilera txarra eman ahal izatea

Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak osatutako udal-taldeak maiatzeko osoko bilkuran eskatuko du Bilboko itsasadarreko ertzetan kokatutako elementuen inbentario bat egitea, iraganeko portu-jardueraren memoria iraunarazteko lagungarri izateko asmoarekin, kontserbatu eta babestu daitezen.

“Hainbat Administrazio Publikoek enpresa-proiektu jakin batzuk garatzeko itsasadarraren ertzak erabiltzeko baimenak eman dituzte eta horrek kezkatzen gaitu”, adierazi du Carmen Muñozek, UdalBerriko bozeramaileak. Proiektu hoien artean Astillero Euskalduna jatetxearen terraza edota Bilboko Itsas-Museoaren parean eraiki nahi den haize-tunela daude. “Proiektu horien ezarpenak eraldaketa sakon bat eragingo duela uste dugu, eta baita iraganean portu-erabilerarekin lotuta egon ziren ondare-elementuen desagerpena ere. Horrek guztiak agerian uzten du elementu horien babes juridiko eta ondare-babes urria. Horregatik UdalBerritik itsasadarreko ertzetan historikoki garatu izan den jardueraren memoria iraunarazteko neurriak har daitezela eskatzen dugu. Bilboko Udalak beharrezkoak diren kudeaketak egin beharko ditu gure memoria kulturala babesteko”, azpirratu du Muñozek.