UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak berriztagarrien erabilera eta autokontsumoa bultzatu nahi du maiatzeko osoko bilkuran aurkeztuko duen proposamenaren bitartez
Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatutako koalizioak hiri mailan eraginkortasun energetikoa sustatu nahi duen proposamena defendatuko du maiatzeko Udal Osoko Bilkuran. Horretarako, UdalBerritik proposatzen dute Udaleko sektore guztietan aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa bultzatzea, proiektu zehatz eta egutegiaren araberakoekin, kontsumoaren murrizketaren, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren eta autokontsumoa sustatzearen bidez.
Horrez gain, proposamenak eraikinen, parke mugikorraren edota argiztapen publikoko sarearen benetako egoera eta energiaren aurrezpenean eta eraginkortasunean dagoen hobekuntza potentziala ezagutzea ahalbidetuko duen azterlan zehatz bat egitea eskatzen du. Hobekuntzak aurrera eramateko, koalizioak Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari finantzaketarako fondo bat abian jartzea eskatzen dio.
Alkateen Ituna deitutakoaren Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Plana berrikusi eta eguneratzea, urteanitzeko logika batean oinarrituta neurri jakin batzuk garatzeko eskatuko du UdalBerrik, Euskadiko Estrategia Energetikoan ezarritako jasangarritasun energetikoaren arloko konpromisoak Bilbon betetzea ahalbidetzearren.
Carmen Muñoz-ek, udal-taldearen bozeramaileak, azpimarratu du aldaketa klimatikoa gizarte gisa gaur egun aurrez aurre dugun erronka handienetako bat dela. “Agerikoa da energiaren produkzioaren eta berotegi-efektuko gasen isurketaren artean dagoen harreman estua, aldaketa klimatikoaren eraginak eta ondorioak gehitzea dakarrelarik. Duda barik, esan daiteke energía hoberena kontsumitzen ez den energía dela, eta hori izan beharko litzateke euskal energia politikaren oinarria. Horretarako beharrezkoa da hurbilen ditugun instituzioen konpromisoa. Aurre egiteko daukagun moduaren araberakoa izango da neurri handi batean gure etorkizuna. Eslogan elektoralisten harago doan benetako konpromisoa hatzeko aukera du orain EAJ-k”, adierazi du Muñozek.