Tubos Reunidos taldearen bideragarritasuna defendatzen dugu

José Ramón Becerra gure legebiltzarkideak Tapia sailburuari erantzun dio Tubo Reunidos taldearen egoerari buruz Eusko Legebiltzarrean egin den Kontrol Saioan, enpresako langileen ordezkaritza baten aurrean.

“Egoera honetara ez gara inolaz ere heldu langileengatik edo haien lan baldintzengatik”. Egoera honetara heltzeko arrazoiak izan dira:

  • Bereizkuntzarik gabe eginiko dibidenduen banaketa, finantza ingeniaritzako tekniken bitartez, 213 M €-ko finantza galera garbi bat eragin duena. Arazo nagusia akziodunak dira (BBVA da nagusi horien artean).
  • Taldearen ibilbidea zuzentzeko zuzendaritza taldearen gaitasunik eza. Murrizketa planek egoera gaiztotu besterik ez dute egin.

Hona hemen José Ramón Becerraren hitzen bideoa.