Iritzi-trukea gure legebiltzarkide José Ramón Becerra eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren artean, Euskadin inbertitzen duen atzerriko kapitalak dakarren arriskuari buruz. ”Atzerriko kapitalaren sarrera beharbada beharrezkoa da, baina ez da albiste on bat. Kapitala ez da sustraitzen, interesa besterik ez du. Siemens-Gamesa fusioaren istorio honen amaiera: 800 enpresa hornitzaileek beren kostuak murriztu beharko dituzte salmentak handitu gabe. Eta nork ordainduko du?: betikoek, langileek”: adierazi du gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak.
Horren aurrean, Lehendakariak berretsi du Siemens Gamesak erabaki duela egoitzak eta erabaki-zentroek hemen, Euskadin, jarraituko dutela. Benetan espero dugu esan duenaz damutu behar ez izatea.
Hona hemen, esan dutena: