- Irabazi Barakaldok Aldundiari eskatu dio pinu-landaketak bertako espezieekin ordeztu ditzala
Ezkerraldeko baso autoktono publikorik handiena sortzea. Horixe da Irabazi Barakaldok egindako proposamena. Koalizioak, EQUO Berdeak taldeko kobozeramaile Ramón Sanchez zinegotzi duenak, udal-jabetzakoa den Argalario mendia jarri du adibide gisa, bertan baso autoktonoa landatzeko lanak egiten ari baitira.
Ezker Anitza-IUk, EQUO Berdeak alderdiak eta independenteek osatutako koalizioak aldarrikatu du “Aldundiaren baso-politikak beste norabide bat har dezala, baso autoktonoa berreskuratzeko, ustiapen intentsiboko basoak murriztuz”. Horrela, proposatu du udalerrian dauden dozenaka hektarea pinu eta eukalipto bertako espeziekin “pixkanaka ordeztea”.
Horretarako eredu izan daiteke Argalario mendian udala egiten ari den esku-hartzea, pinu-basoak pagoekin, haritzekin eta bertako beste hainbat espezierekin ordezten ari baita mailaka. “Toki-erakundetik baso-kudeaketaren erreferente gisa jarduteko aukera dugu, 3/1994 Foru Arauaren 86. artikulua betez, eta Ezkerraldeko baso autoktono publikorik handiena sortuz”.