- Irabazin EQUO Berdeak duen zinegotzi Oscar Fernándezek gertaera horri buruz galdetuko du Osasun Publikoko hurrengo batzordean “bukaeraraino iker dadin eta erantzukizunak har daitezen“.
- Gobernuari berriz ere eskatzen zaio “geroratu gabe” ekin diezaiola Zentroak behar duen eraberritzeari, alkateak dagoeneko 2015ean aurkeztu zuena.
Oscar Fernándezek salatu du lau katu hilik agertu direla Animaliak Babesteko Zentroan. Gertakari hori oso zirkunstantzia arraroetan gertatu da eta, horregatik, zinegotzi berdeak Udal Gobernuari exijitzen dio bukararaino iker dezala gaia eta arduragabekeria larririk izan dela egiaztatzen bada dagokionak bere erantzunkinak har ditzala bere gain.
Udal taldeak eskuratu duen aurkeztutako salaketaren arabera, “heriotza krudela eta dramatikoa izan da, gaueko izotzaldian izoztuta hil dira, norbaitek mahuka batekin busti ondoren, desinfektatzeko harrapatu nahi zituztela aitzakiatzat jarrita. Sozializazio-arazoak zituzten katuak ziren, zakurtokiaren eraikin nagusiaren alboko esparruan bizi zirenak, aukera bat ematen ahalgintzen diren boluntarioen jarraipenarekin eta dedikazioarekin, beharrezkoa ez den estresa eta heriotz beldurgarria jasan duten katuak”.
Gertakari hori oso larria da, edozein etikaren aurkakoa, eta Vitoria-Gasteizko Udalak onartu zuen Animaliak Babesteko ordenantzaren aurkakoa. “Amaieraraino ikertu nahi dugu eta, arduragabekeriarik izan dela egiaztatzen bada, dagokionak bere erantzukizuna har dezala, hala etikoa nola politikoa. Animaliak Babesteko Zentroan animaliak erahiltzea debekatuta dago Legez”, adierazi du Oscar Fernándezek, zeinak kasu hau Osasun Publikoko hurrengo Batzordera eramango duen.
Gainera, Udal Gobernuari berriz exijitzen diogu Animalien Babeserako Zentroa eraberritu dezala, 2015ean agindu zuen bezala.