- Txalotu egiten ditugu Donostiako udalak egindako aurrerapenak hondakin elektronikoen bereizketarako zentrorako gure proposamenari dagokionez
Loïc Alejandrok, Irabazi Donostia udal-taldean EQUO Berdeak alderdiko zinegotziak, egiaztatu duenez Gailu Elktronikoen Hondakinen bereizketarako zentroa abiarazteko azterlanak aurrera jarraitzen du. Zinegotzi berdeak orain urtebete Donostiako Udal Osoko Bilkuran aurkeztutako ekimena da.
Udalean adierazi dutenez azterlana idatziko duen enpresa kontratatzeko ebazpena sinatu da dagoeneko. Alejandrok atseginez hartu du baieztapen hori. “Nahiz eta PNV eta PSEren gobernua berandu ibili den ekimena abian jartzeko garaian, uste osoa dut hondakin elektronikoen bereizketarako zentroaren eraikuntza legealdia bukatu baino lehen bideratua egongo dela, proiektu honen inguruan talde politiko guztien ahobateko babesa lortu baita”, adierazi du.
Gailu elektornikoek lehengai baliotsuak dauzkate, eta botatako gailuetatik behar bezala erauziz gero, berriz erabil daitezke.
Jarduera mota hau, “hiri-meatzaritza” deitutakoa, ekonomia zirkularra deitzen denaren barruan kokatzen da. Lehengaiak berrerabiltzean datza, naturatik berriz erauzi behar izan gabe. “Ekonomia zirkularraren onurak bikoitzak dira, alde batetik, ingurumenekoak, eta bestalde, jardueratik eratorritako enpleguaren sorkuntza”. Hainbat azterlanek adierazten duenez, gailuen arabera, hiri-meatzaritza urrearen meatzaritza konbentzionala baino 4 eta 80 bider eraginkorragoa da, hazkunde bizkorreko alternatiba bihurtuz.