EQUO Berdeak alderdiak Osakidetzari eskatu dio trans protokoloak sakonetik berrikus ditzala, Ekairekin gertatu dena berriz ere gerta ez dadin

  • Alderdi berdeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Transexualitate Legea behin betiko tramita dezala, pertsona horien eskubideak bermatzeko

EQUO Berdeak alderdiak Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuari eskatu dio transexual eta transgeneroen arreta eta jarraipenerako indarrean dauzkan protokoloak sakonetik azter ditzala, Ekairena bezalako kasuak berriz ere gerta ez daitezen. Joan zen astean bere buruaz beste egin zuen nerabea zen Ekai. Beste behin agerian geratu denez, egungo araudia errealitatetik oso urrun dago, eta hainbat oztopo jartzen dizkie trantsizio-prozesuaren bidea hartu nahi duten pertsonei, horren ondorioz, kasurik tragikoenetan, amaiera atzeraezinak izaten direlarik.

EQUO Berdeak alderdiaren ustez, suizidio-kasu horietan erantzukizuna partekatua da, baina administrazio publikoek egokiago jardun behar dute, beren betebeharrak eta pertsona horienganako konpromisoa betez. XXI. mendean transexualek prozesu traumatikoegiak pairatzen jarraitzen dutelako.

Gainera, alderdi berdeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Euskadik Trans Lege bat eduki dezala, pertsona horien eskubideak bermatzeko. Oraindik bide luzea dago egiteko pertsona guztiek horrelako prozesuetan ahalik eta erraztasun handienak aurki ditzaten. Patologizazioari amaiera eman behar zaio.

EQUO Berdeak alderdiak herritarrak animatzen ditu Ekairen familiari elkartasuna adierazteko egun hauetan Euskadin barrena antolatu diren kontzentrazioetan parte har dezaten.