Irabazi Barakaldok Udalari eskatu dio Errontegi mendiko Tuntun gaina babes dezala, eremuko hondar arkeologikoak balioan jartzeko. “Lutxanako guduaren” funtsezko gunea da, eta horregatik Barakaldoko herritarrei erakutsi beharko litzaieke.
Irabazik Udalari eskatu dio Errontegi mendiko hondar arkeologikoak azter ditzala, eremuan oraindik geratzen diren hondar arkeologikoak balioan jar ditzan.
“Zeregin horrek ez dakar inbertsio ekonomiko handirik, eta udalerriko ondare historikoa erakusgai jarriko luke herritar guztientzat, ez bakarrik Barakaldoko jendearentzat” azpimarratu du Ezker Anitza-IUk, EQUO-Berdeak alderdiak eta Independenteek osatutako koalizioak. “Zoritxarrez, behin eta berriz entzuten ari gara Barakaldok ez duela interesik duen ezer, eta hori ez da horrela”.
Sefanitrorenak ziren lursailen urbanizazioari berrekin zaio orain gutxi, eta, gauzak horrela, gainaren ondare-babesaren aitortza soilak parke arkeologiko baten sorrera ekar lezake berekin, berez apartekoa den ingurune batean. “Bere garaian egin zen prospekzio arkeologiko bisualean hondarrak egiaztatzeko aukera izan zen, zenbait argitalpen espezializatutan jaso denez. Hondarren garrantzia zehazteko moduko txosten arkeologiko bat egitea lagungarri izan liteke ez soilik hondarrak hondatzeko aukera saihesteko, hondarren benetako garrantzi-maila ezagutzeko aukera ere eman lezake” baieztatu dute Irabaziko kideek.
Azkenik, Ezker Anitza-IUk, EQUOk eta independenteek osatutako koalizioak iragarri du Udal Osoko Bilkurari neurri egokiak hartzeko eskaera egingo diola.