Elkarrekin Podemos taldetik gardentasun eta zorroztasun handiagoa eskatu dugu enpresei ematen zaien dirulaguntzei buruz

José Ramón Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak gaurko Osoko bilkuran “gardentasun eta
zorroztasun handiagoa” eskatu du Eusko Jaurlaritzaren arrisku-kapitaleko funtsei dagokienez, “SPRIk opakotasunez, bidegabe eta eraginik gabe” gehiago kudea ez ditzan.

Legebiltzarkide eta Equoko kide José Ramón Becerrak adierazi duenez, bere taldea kezkatuta dago gobernuak euskal enpresak sustraitzea bermatzeko funts berri bat iragarri berri duela ikusirik: “beste ezer baino lehenago, lehendik dauden funtsak nola funtzionatzen ari diren aztertu behar da, gardentasuna eta objektibotasuna bermatzeko kudeaketa-prozesu osoan, enpresa onuradunak
hautatzen direnetik partizipazioak erosi edo saldu arte”. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza CAF enpresan inplikatu izana kritikatu du, “enpresa hori Euskadin ongi sustraitua dagoelako eta ez duelako zertan premia larririk gainditu”.

                                               

Becerrarentzat mugimendu hori ulertezina da, eta horregatik espero du Tapia sailburuak datorren asteartean azalpenak ematea, Elkarrekin Podemosek eskaturik erabaki hori azaltzeko egingo duen agerraldian.