- Ekimenak azpimarratzen duenez, Animaliak Babesteko Zentroa gainezka dago eta harrera-etxeak aurkitu behar dira nahitaez.
Oscar Fernandezek mozio bat defendatu du Osoko Bilkuran udalak kanpaina bat egin dezan etxeko abereen adopzioa eta edukitze arduratsua sustatzeko, esparru horretan lan egiten duten beste elkarte batzuekin lankidetzan.
2016an 900 txakur abandonatu zituzten Animaliak Babesteko Gasteizko Zentroan. Esperanza Felina, APASOS edo horrelako elkarte animalisten lanari esker abere horietako askok harrera-familia bat aurkitzen badute ere, oraindik ere asko dira zentroan geratzen direnak. Gaur egun gunea gainezka dago eta animalien bizi-kalitatea nabarmen okerragotu da.
Horregatik aurkeztu du IRABAZIk mozioa. Uste dugu funtsezkoa dela abere horien adopzioaren eta edukitze arduratsuaren aldeko kanpaina bat egitea, kanpaina bereziki indartuz etxeko abere horien edukitzea gehitzen den aldietan, hala nola Gabonetan, edo abandonu-arriskua ere gehitzen den aldietan, hala nola udan.