- Irabazi Gasteizen bitartez mozio bat defendatuko da erakundeek TUVISAren kotxetegi berrien eraikuntza Autobus Elektriko Adimendunaren (AED) proiektuan sar dezaten.
- Oscar Fernández zinegotziak azpimarratu du egungo kotxetegiak gainezka eta oso egoera txarrean daudela, eta ezingo dutela Autobus Elektriko Adimenduna barnean hartu.
Oscar Fernándezek osoko bilkurara eramango duen mozioa aurkeztu du, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizen Autobus Elektriko Adimenduna garatzeko hitzarmenean TUVISAren kotxetegi berriak eraikitzeko proiektua barnean har dezaten.
Hiru erakundeek AED garatzeko lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, eta bertan proiektuaren banaketa ekonomikoa (42 milioi euro) eta Udala proiektuaren lizitatzaile gisa ezartzen dira. Hala eta guztiz ere, hitzarmen berrian ez dago bilduta TUVISAren kotxetegi berrien eraikuntza edota egun daudenen egokitzapena Autobus Elektrikoa iristen denerako behin betiko soluzio gisa, eta azpiegitura hori 10 milioi eurotan baloratuta dago eta funtsezkoa da AEDri zerbitzua emateko.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek dioenez “autobus azkarra abian jarri ondoren kotxetegi berriak egiteko proiektuari ekin ahal izango zaio”, baina IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) alderdiak uste du bi proiektuak elkarrekin egin behar direla Autobus Elektrikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko. “Proiektu honek behin betiko soluzio bat merezi du, eta ez aldi baterako partxeak”, adierazi du Oscar Fernández zinegotzi berdeak.
Fernándezek froga grafikoak aurkeztu ditu zerbitzua zein baldintza txarretan garatzen den erakutsiz eta nahikoa ez den espazio batean bilduta dauden autobus kopuru handiaren ondorioz kotxetegietan dagoen saturazioaren berri emanez.