Beharrezkoa ikusten dugu udal-eskumeneko esparruan ustelkeriazko jokabideak kontrolatzea eta prebenitzea neurri espezifikoak ezarriz
Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok, osotzen duten koalizioak urteko lehen osoko bilkuran ustelkeriaren aurkako udal bulego bat sortzea eskatuko du. Udal-taldearen iritziz beharrezkoa da ustelkeriari aurrea hartu eta berorren aurka jotzeko neurri proaktibo berriak eta toki-administrazioara egokitutakoa hartzea, kontuan izanda gai honek kezka handia sortzen duela gizartean, Deusto Barometroaren azken datuen arabera.
UdalBerriren bozemaileak, Carmen Muñoz-ek adierazi du inor ez dagoela arazo horretatik libre. “Bilboko Udalak ezin dezake esan immunea denik horrelako jokabide iruzurrezkoekiko. Horregatik, erabat beharrezkoa da aurrea hartu eta erabaki politiko irmoak hartzea, ustelkeria prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko baliagarriak izan daitezkeenak”.
Bulego berri hori organo independente bat izatea proposatzen du koalizioak, funts publikoen legez kontrako erabilera, bateraezintasun-egoerak edota interes-gatazkak identifikatu eta ikertu ahalko dituena. Horretaz gain, prebentzio-neurriak bultzatuko lituzke arrisku-eremuen azterketaren bidez, edo etika publikoa, gardentasuna eta kargu eta langile publikoen osotasuna sustatuz.