- Gainera, zentro bera arduratuko da bertako kultura-programazioaz, kultura-agenteen laguntzarekin, % 100 udal-arlokoa izango den kudeaketarekin aurrerantzean.
- Salburuko Hezeguneen Ataria interpretazio-zentroan arrakastaz ari dira garatzen jada eredu hori.
Oscar Fernández zinegotzi berdeak Kultura Batzordeari proposatu dio gizarteratzeko enpresa bat izan dadila Montehermoso Kulturune barruko Falerina Lorategiko tabernaren kudeatzaile, eta gunearen kultura-kudeaketa udalak berreskura dezala, zentroaren beraren esku utzita. Horrela, IRABAZI-GANAR (EB/EQUO) taldeko zinegotziak irtenbide bat emango dio jaigunearen itxierari. Lehiaketa, beste behin ere, esleitu gabe geratu da, eta bertako ostalaritza-enpresari bakar batek ere ez du interesik erakutsi taberna alokatzeko.
Egoera horren ondorioz, proposamen bat egin du Fernandez zinegotziak, balio erantsia gehituz guneari, enpleguan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzearen alde lan egiteaz gain. Soluzio erabat bideragarria da, Salburuko Hezeguneen Ataria interpretazio-zentroko kafetegian jada arrakastaz garatzen ari direna.
Gainera, hirian dauden gizarteratzeko enpresek erakutsi dute jada erabat bideragarriak direla eta gai direla gune jendetsuak kudeatzeko, hala nola La Florida Parkeko kafetegia eta jatetxea, edo Judimendi Parkea, Ataria beraz gain.
Falerina Lorategiko kultura-kudeaketa Montehermoso Kulturuneak bere gain har dezala ere proposatu du Fernandezek, kultura-agenteekin lankidetzan, % 100 udal-arloko kudeaketarekin aurrerantzean, horrek dakartzan abantaila guztiekin. Azkenik, auzotarren atsedenerako eskubidea bermatzearen alde agertu da zinegotzia, baita udal-ordenantzak betetzeko eta gure ingurumena errespetatzeko lorategiaren erabilera murriztearen alde ere.