453 zuzenketa dira Elkarrekin Podemosek aurrekontuei egindakoak.

Eusko Legebiltzarrean onartuko diren aurrekontuak, PPren neurrira PNV+PSEek egindakoak, antisozialak eta kontinuistak dira. Elkarrekin Podemos taldean aurrekontu hobeak posible direla dakigulako egiten ditugu proposamenak.

Berdintasuna

Sail eta erakunde autonomo guztietan zuzenketak sartu dituen legebiltzarreko talde bakarra gara, Eusko Jaurlaritzaren jardun-eremu guztietatik Berdintasun Politikak bultzatzeko baliabideak eta baliabide materialak eskaintzera bideratuta

Berdintasun politika sektorialen aldeko eta indarkeria matxisten aurkako gaur egungo aurrekontua (%0,11) %0,4 batean igotzea proposatzen dugu 2018rako

Igoera progresibo bat bultzatu nahi dugu, 2020an %1era iritsiz. Eta gainera, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren %100ak genero-inpaktu positiboa izan dezan nahi dugu

Garapen ekonomikoa

 20 milioi €-ko funts bat eratzea proposatzen dugu, Eusko Jaurlaritza, zailtasun egoeran dauden enpresen akziodun-taldean sartu eta horrela itxi daitezen saihesteko

6 milioi €-ko diru-laguntza linea bat sortzea proposatzen dugu, euskal udalen eraikin publikoetan energia aurreztu eta energia-eraginkortasuneko proiektuak garatzearren, “Shesa sozietate publikoak urtero gas naturala bilatzeko gastatzen dituen funtsak erabiliz”

Abiadura handiko trenaren funtsen zati bat Bilbon Metroaren 4. lerroko obrak edota Irungo geltoki intermodala bultzatzeko bideratzen dugu, ia 150.000 pertsonari zerbitzu emango lieketenak. Horiek bai errentagarritasun sozialeko azpiegiturak!

Etxebizitza eta ingurugiroa

5 milioi € bideratzen ditugu euskal udalek garapen jasangarria sustatzen dituzten ekintzak praktikan jar ditzaten, eta beste 4,4 milioi € gainbeheran doazen eskualdeetan etxebizitzen birgaitze energetikorako

Erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitza kooperatiboetarako partida milioi 1 € igotzea proposatzen dugu. Cohousing-etxebizitzak, irizpide jasangarri eta eraginkorrekin eraikiak

Hezkuntza

Unibertsitateetatik kanpoko beken zenbatekoa 4 milioi €-tan handitzea proposatzen dugu, 2017n konprometitutakoa betetzeko, eta ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko, haien egoera sozio-ekonomikoa eta kulturala edozein izanik ere

12milioi € eskatzen ditugu ikastetxe publikoen eraikuntza berriak egiteko eta tamaina handiko obrak martxan jartzeko plaza berrien eskaerari aurre egin ahal izateko

Politika sozialak

Patxi Lopezen Jaurlaritzak  2012ko laguntza ekonomikoei ezarritako %7ko murrizketa bidegabeak ezabatzea proposatzen dugu, eta bestalde, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbateko ekonomikoa handitzena haren kopurua Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko

2012an Etxebizitza Prestazio Osagarriaren gainean behin-behineko neurri gisa ezarri eta gaur arte iraun duen 250 €-ko muga bidegabea ezabatzea proposatzen dugu

Beharrezkoa den prestakuntzara baliabide gehiago bideratzea proposatzen dugu, adinekoak eta inoren laguntza behar dutenak ondo zainduta egoteko, eta batez ere, zeregin horretan diharduten emakume gehienek kalitatezko eta enplegu baliotsuak izan ditzaten

Gune sozio-sanitarioari baliabide gehiago eta hobeak hornitzea proposatzen dugu, hala Gizarte Politika Sailean nola Osasun Sailean, besteak beste finantzaketarik ez dagoenez, arreta eskaintzen ez zain xede-kolektiboei arreta eskaintzeko

Kultura

 6 milioi €-ko partida bat proposatzen dugu Kulturako Enplegu Plan bat egiteko, sektorea lanpostu-sorkuntzarekin indartzeko, eta kultura-eskubideak herritar guztiengana eta lurralde guztietara hedatzeko apustu gisa