SOS Deiak zerbitzuaren baldintzak hobetzeko Legebiltzarrak hartutako erabakiak bete daitezela eskatzen dugu

Legebiltzarrak onartutako bi ebazpen bete gabe utzi ditu Gobernuak, SOS Deiak telefono-arreta bidezko larrialdi-zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruzkoak biak ere. Gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak Legebiltzarraren agindu hori egikaritu dadila eskatu du, lau puntuko mozio berri baten bidez. Puntu horietako bi baino ezin izan dira onartu, konprometituenak ez diren biak hain zuzen ere, Gobernuaren barruan ez baitago borondaterik eta ausardiarik azpikontratek eta esternalizazioek eragindako arazo larriak onartzeko.

Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE alderdien ordezkariek faltsukeriak jarri dituzte aitzakiatzat kasu honekin aurrekari bat ezartzeko beldur direlako, azpikontratatutako beste kolektibo batzuen mobilizazio legitimoei ere atea zabalduko bailiekete. Erakutsi duten setakeria eta jarrera aldaezina aurpegiratu die José Ramón Becerrak: “Legebiltzarrari entzungor egitea herritarren borondate demokratikoari bizkar ematea da”.

Honako hau duzue bere erantzunaren bideoa: