José Ramón Becerra #ElkarrekinPodemosen dugun legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontuari aurkeztutako zuzenketako batzuk azaldu ditu, besteak beste, Bilboko Metroaren 4. linearen obrak bultzatzea edo Irungo geltoki intermodala, ia 150.000 pertsonari zerbitzu emango lieketenak. “Horiek bai errantagarritasun sozialeko azpiegiturak, eta ez AHT”.
Proposatzen dugu, halaber, 6 milioi euroko diru-laguntzen linea bat sortzea euskal udaletako eraikin publikoetan energia-aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko proiektuak garatzeko, “horretarako, Shesa sozietate publikoak urtero gas naturala bilatzeko gastatzen dituen funtsak erabiliz”.
Bideo honetan haren agerraldia duzu ikusgai: