2018ko aurrekontuetarako zuzenketa partzialei buruzko eztabaidan, José Ramón Becerra Elkarrekin Podemosen dugun legebiltzarkideak EAJri eta PSEri leporatu die 70.000 euroko partida bat eman izana euskal PPrekin harreman estua duen Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularrari, “eta haren egoitza PPk Bilbon duen egoitza bera izatea da harreman estu horren erakusgarri ezin hobea” zehaztu du Becerrak.
Legebiltzarkide berdearen ustez, “alderdien finantziazioa etika gutxikoa eta oso iluna da”. Eta aurrekontu-trukea eta mesede-banaketa aipatu du. “Modu horiek ez dira zuzenak”. Bideo honetan haren agerraldia duzu ikusgai: