Animalien eskubideak eskatzeko manifestazio bat antolatu da Artzai Onaren aurrean apirilak 2, eguerdiko 12tan.
Urtarrilaren hasieran herritarren mugimendu bat hasi zen sare sozial eta mezuen bitartez, hilabete gutxietan pertsona asko gehitu ziren mugimendu honetara. Denek zerbait zuten amankomunean gizarteak arazo honi irtenbide bat emateko: gure herrian ematen den animalienganako tratu txarrak eta abandonatzea, urtez urte irauten duen gaitza da, non estadistikak benetan latzak dira. Europa osoan animali abandonatuen eta tratu txarreko indize altuen duen herria gara, arrazoi honengatik Espainiako hiriburu guztietan manifestazio bat egitea erabaki da 2017ko apirilaren 2an, non bertaratuko garen animaliekin izaten dugun tratua aldatzeko.
Urte hasieratik talde animalistak gehitu dira, mugimendu berdinetik koordinatuta, sinadurak jasotzen erakunde publiko ezberdinetan aurkezteko, eta Animalien Eskubideetan espezializatuta dauden abokatuak prestatu duten dokumetazioarekin batera.
Espainiako legeriaren anakronismo juridikoa zalantzan jarri behar dugu eta mahai gainean muga moral berri bat ipini, animali eta gizakiak elkarbizitzeko beraien eskubideak errespetatuz.