Altzako eremuan amiantoaren aurkako babesa eskasa dela-eta egin dugun salaketa aintzat hartu dute

Irabazi Donostiak salatu duenez, Altzako eremuan egiaztatu da amiantoaren aurkako neurriak eskasak direla, eta PNVren eta PSEren Udal Gobernuak erreakzionatu egin du salaketa horren aurrean.

Eremuaren inguruko hesia berriz ere itxi da, informazio-kartelak jarri dira eta Ingurumen Ministerioaren eta Osalanen arteko bilera bat antolatu da, txostenetan aipatutako babes-neurriak abian jartzeko prozesua azkartzeko.

EQUOk eta Ezker Anitza-IUk osatutako koalizioko zinegotzi berde Loïc Alejandrok prentsaurrekoan ohartarazi duenez, “airean amiantorik ez dago, baina beharrezkoa da material horrek dakarren kutsadura saihesteko behar diren babes-neurri guztiak ezartzea. Gaur egun gauza jakina da amiantoa osasunerako kaltegarria dela, eta horregatik Udalak bere esku dauzkan bitarteko guztiak jarri behar ditu inor kaltetuta gerta ez dadin”.

Irabazi Donostiak aurrera jarraituko du Udal Gobernuak Altzan egiten dituen ekintzen segimendua egiten, eta beste behin adierazi nahi dugu behar-beharrezkoa dela amiantoaren mapa egitea, Donostiako Udalaren talde politiko guztiek aho batez onartutako neurriari jarraikiz, Altzan gertatu dena berriz ere gerta ez dadin.