Irabazi-Ganemos-Eibar alderdiaren ekimenez kontuak aldatzeko berrogeita hamar proposamen baino gehiago erregistratu ditugu, eta erdiak baino gehiago ingurumenaren eta gizartearen arloko aldaketak izan dira.
Irabazi-Ganemos-Eibar alderditik (EQUO eta Ezker Anitza biltzen ditu bere barruan) gogor kritikatu dugu PSEren Gobernuak diseinatu duen aurrekontu-proiektua, gure ustez ez baitie erantzuten eibartarren benetako premiei.
Sozialistek diseinatutako kontuak zalantzan jarri ditugu eta Gobernu-taldeak urte honetarako aurreikusitako udal-politikak aldatzeko eskatzen dugu. Irabazi-Ganemos-Eibar alderdiko María Jesús Aguirre zinegotziak kontuak aldatzeko berrogeita hamar proposamen baino gehiago erregistratu ditu, eta erdiak baino gehiago ingurumenaren eta gizartearen arloko aldaketak dira.
Aguirreren esanetan, PSEk aurkeztu dituen kontuetan ez da aintzat hartzen Eibarren dagoen errealitatearen zati handi bat. “Udal batek herritarrak zaindu behar dituela uste izan da beti, baina Eibarren ez da horrelakorik gertatzen. Udalak konponbiderik eskaintzen ez badu, gabezia hori ez da estali behar premia handieneko herritarrei elkarteen bitartez lagunduta”.
Talde politiko honen ustez, honako gai hauek izan behar zuten 2017ko Aurrekontuen jardun-ardatzak: enplegua, etxebizitza, mugikortasuna eta biodibertsitatea. “Eibartarren bizi-baldintzak hobetzera zuzenean bideratutako kontuak prestatzeko aukera galdu dugu, baita herritarrentzat ingurune erakargarri eta osasungarriagoa sortzeko aukera ere. Aitzitik, udaleko gobernu-taldeak herritarren benetako arazoen aurrean ezikusiarena egitearen alde egin du eta aurrekontu kontinuistak, ilusiorik eragiten ez dutenak, asmo handikoak eta inolaz ere berdeak ez diren aurrekontuak prestatu ditu.”