Irabaziren “Bergara, zeliakoentzako udalerri bat” proiektua onartu da

Talde berak energia-pobreziaren aurkako borrokari eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroei buruz aurkeztu dituen mozioak ere onartu dira

Aiert Lizarralde Equo Euskadiko zinegotziak Irabazi Bergararen bitartez (Ezker Anitza-IU, Equo eta Independenteak) Bergaran zeliakoen kolektiboari laguntzeko ekintzak sustatzeko aurkeztu duen mozioa abenduaren 19an, astelehena, egindako osoko bilkuran onartu egin da.

“Bergara, zeliakoentzako udalerri bat” deitutako proiektua abian jartzen da Bergarako udalak konpromisoa hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, bi erakunde horiek beren eskumenek ezartzen duten heinean, glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko Euskadiko Zeliakoen Elkarteekin (EZE) eta Gipuzkoako Zeiakoen Elkartearekin (Ezegi) batera.
Kalkulatu da soilik Bergaran 150 lagun direla gaixotasuna hori dutenak.

Irabazi Bergarako EQUOko zinegotziak dioenez Gipuzkoako udalerri hori ez da salbuespena Euskadin pertsona horiek jasaten ari diren “babesgabezia-egoera orokorrari” dagokionez. “Bergarako hotel, jatetxe edo tabernek beren kartetan ez dute zeliakoentzako menurik eskaintzen. Erakundeetatik pedagogia-jardun hori egiten, elikadura-ohitura osasungarriak sustatzen eta zeliakia bezalako arazoen aurrean sentsibilizatzen saiatu behar dugu”, adierazi du Lizarraldek.

Gipuzkoako udal horrek zeliakoen kolektiboaren ongizateari laguntzeko, azkenean alderdiek transakzionatu duten eta Osoko Bilkurak onartu duen Irabaziren mozioan bildutako ekintza zehatzak sustatuko dira. Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Bergarako Osasun Sarearen bitartez laguntzak bideratzea zailtasun ekonomikoak eta beren kargura gaixo zeliakoak dituzten familiek jasaten dituzten premia fisiko, psikologiko eta teknikoei estaldura emateko.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailak Bergarako Ostalarien Elkarteari EZE Euskadiko Zeliakoen Elkarteak garatu duen Ostalaritza Kluba proiektuaren berri ematea, proiektuari atxikitzeko xedez; eta glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsonentzako menu egokiak eskaintzen dituzten udalerriko establezimenduei zigilu erregulatzaile bakar eta ofiziala ematea.
  • EZEren Ostalaritza Klubari atxikita dauden establezimenduen artean “Glutenik gabeko pintxoaren bila” lehiaketa sustatzea.

Osoko bilkura berean Irabazi Bergarak (Ezker Anitza-IU, Equo eta Independenteak) aurkeztu dituen eta Lizarralde zinegotzi berdeak defendatu dituen beste bi mozio onartu dira. Mozio bat energia-pobreziari buruzkoa da, eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen zaio Bergarako Udalarekin elkarlanean plan estrategiko bat egin dezatela, hainbat familia jasaten ari diren energia-pobrezia detektatu, arindu eta saihesteko helburuarekin. Era berean Espainiako Gobernuari eskatzen zaio energia aurrezteko mekanismoei pizgarriak emateko eta etxeetan kontsumitzen diren gasari eta elektrizitateari BEZ murriztua ezartzeko. Beste mozioan udalak erakunde eskudunei eskatzen die Atzerritarrak Barneratzeko Zentroetan barneratuta dauden pertsonen eskubideak bermatzeko hainbat neurri bete ditzatela.