ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, DISEINU INSTITUZIONALA

Equokide estimatua,

Dakizuenez, gure Gizarte-Ereduaz hitz egiten ari gara eta Equo Euskadi bezala daukagun gure partiduko Gizarte-Ereduko dokumentua eguneratzen ari gara eta horretarako, Barneko Eztabaida Jardunaldi ezberdinak egingo ditugu.

Jardunaldi horietako lehena Otsailaren 13an 10tik 19ra arte ospatuko da Donostian Cristina Enea eraikinean (BEGIRATU MAPA) ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, DISEINU INSTITUZIONALA tituluarekin.

Jardunaldi hau hiru zatitan banatzen da: 1.- Erabakitzeko eskubidea eta Argitasun Legea, 2.- Antolaketa instituzionala eta beren konpetentziak eta 3.- Ekonomi Ituna, Kupoa eta Harreman ekonomikoak.

Jardunaldiaren lana dinamikoagoa izan dadin Politika Ekintza Taldean aurrez landutako bi dokumentuak (HITZAURREA eta TITULU II) bidaltzen dizkizuegu, jardunaldiaren prestaketan gida bat izan daitezela.

Aldi berean egun horretarako catering bat (IKUSI MENU) kontratatzen ari gara eta jardunaldietara zenbat pertsona etorriko diren jakin behar dugu, catering erdia EQUO Euskadik ordainduko baitu. Horretarako, equoaraba@proyectoequo.org, equobizkaia@proyectoequo.org eta edurnebaranda@gmail.com korreoekin harremanetan jarri beharko duzue.

Jardunaldietara joateko garraioa Lurralde bakoitzean kudeatuko da.

Azkenik, lehen jardunaldi honetan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Eskerrik asko eta zuen zain gaude.

Euskadiko Mahai Koordinatzailea.