Urriko osoko bilkuran UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak Trantsizio Energetikoko Mahai baten sorkuntza bultza dezala eskatuko dio Udal Gobernuari, parte-hartzerako gune efektiboa izan dadin, eta bertan eredu energetiko jasangarri, zuzen eta demokratiko berri baten lorpenean eragina duten hainbat agente bilduz.
Proposamen honen funtsezko helburua eredu energetikoaren aldaketa lortzeko ahaleginak batzea da; klima-aldaketaren eta desparekotasun sozial larrien eragile den egungo eredu zentralizatu, kutsatzaile eta arriskutsutik eredu energetiko jasangarri, zuzen, berriztagarri, demokratiko eta enplegu-sortzaile batera igarotzea.
Carmen Muñoz, Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo osotzen duten koalizioaren bozeramaileak, gune hau beharrezkoa dela esan du gure herrirako estrategikoak diren hainbat gai aztertzeko, adibidez: efizientzia eta aurrezki energetikoa, energia berriztagarrien ezarpena, herritarrek euren kontsumo elektrikoa uler dezaten eta ohitura arduratsuak har ditzaten erraztea: “Funtsezkoa da eredu energetiko jasangarri bat lortzeko lanean diharduten hiriko ahalik eta eragilerik gehienak batzea, hala sektore publikokoak nahiz pribatukoak, eta batez ere gizarte zibilekoak”.