Premiazko laguntza eskatu dugu Sahararako

  • Irabazi Barakaldok  mozioa aurkeztu du datorren osoko bilkuran eztabaidatzeko. Testuaren helburua Euskal Fondoak, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak  premiazko laguntza humanitarioak bideratzea da errefuxiatu saharauiak pairatzen ari diren elikadura egoera larria konpontzeko.
Saharako Ilargi Gorriak eta Euskadin den Saharar Ordezkaritzak egindako eskaerari erantzunez, Irabazi Barakaldok mozioa aurkeztu du ekaineko osoko bilkuran Euskal Fondoa, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernuak errefuxiatu saharauiak pairatzen ari diren elikadura egoera larria konpontzeko premiazko laguntza humanitarioak bideratzeko.
Aldi berean, Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independenteez osatutako koalizioak Europar Batasunak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara aurten bideratuko zituen diru-laguntzak “lehen bait lehen liberatzeko” eskaera egin du, janari urrialdi egoera honekin “ahalik eta lasterren” bukatzeko. Irabazik gogorarazi du, Ilargi Gorriak eta Nazio Batuen Elikagaien Mundu Programak egoera larri honen berri ohartarazi duela eta administrazio publikoei errefuxiatuentzat premiazko laguntza eskatu duela.
Saharar errefuxiatuentzat biltegietan zeuden oinarrizko elikagaien erreserbak (ezinbestekoenak, batik bat azukrea eta arroza, baina baita beste elikagai batzuk ere) jada agortu direla adierazi du Irabazi Barakaldok, eta Elikagaien Mundu Programak % 20 murriztu behar izan dituela errefuxiatuentzako hileko errazioak maiatzean. “Ekainean berriro murriztu beharko ditu errazioak, ahalik lasterren ekarpenik jasotzen ez badu”, gaineratu du koalizioak, “gainera, egoera aldatzen ez bada, ezingo ditu bete 2017ko bigarren seihilekoko betebeharrak, eta horrek areago larriagotuko du saharar errefuxiatuen egoera zaila”.
Ezkerreko koalizioak ohartarazi du mikromantenugaien produktuak ere agortu direla (malnutrizioaren eta anemiaren aurka borrokatzeko ezinbestekoak dira halakoak), eta horrek arriskuan jartzen duela 220.000 haur eta emakumeren bizia, horrenbeste baitira orain bertan malnutrizio eta anemia larri, kroniko eta akutua dutenak. Saharako Ilargi Erdi Gorriaren esanetan, “errefuxiatuentzako produktu freskoen proiektua, % 70 murriztu da eta Europako Zuzendaritza Nagusiak oraindik ez du 2017rako bere ekarpena egin”. Irabazik dioenez, “Segurtasun Kontseiluak dei egin zien apirilean ekarpen emaile diren herrialde eta erakunde humanitario guztiei, ekarpenen kopurua handitu zedin, premiaz eskatuz ez zitzatela errazioak murriztu”. “Elikagaien Mundu Programak 7,9 milioi euro behar ditu premia biziz, datorren sei hilabeteotan saharar errefuxiatuei hil edo biziko laguntza eman ahal izateko elikagaitan” gaineratu du Irabazi Barakaldok.