Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du Barakaldon

Hiru indar politikoek Mikel Antizar Ongizate zinegotziari helarazitako idazkian, gaizerrendarako dozena bat puntu proposatu dituzte. Proposatutakoaren artean, euren aburuz, ‘garrantzi handiko’ gaiak daude ‘denborarik ezin delako galdu’. Gaien artean Gizarte Laguntzak emateko Oinarrizko Zerbitzuei emandako irizpideak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko informazioa zein Barakaldoko umeen arloaren egoera daude.

Irabazi Barakaldo, Ezker Anitza-IU, EQUO eta independienteek osatutako koalizioa, Ongizate Batzorde baten deialdia behartu du EH Bildu eta PSErekin batera. Batzordearen gaizerrendarako dozena bat puntu proposatu dituzte. Proposatutakoaren artean, euren aburuz, ‘garrantzi handiko’ gaiak daude ‘denborarik ezin delako galdu’ adierazi dute, esan dio Ramón Sánchez.

Mikel Antizar Ongizate Zinegotziari helarazitako gaien artean Gizarte Laguntzak emateko Oinarrizko Zerbitzuei emandako irizpideak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko informazioa zein Barakaldoko umeen arloaren egoera ere daude.