UdalBerrik Bilboko HAPO-rako 8 proposamen feminista

Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrako (HAPO) 8 proposamen feminista

 

  1. Gune misto polifuntzionalak sortzea: usadioak eta jendea nahastea, eta berdeguneak eta ekipamendu polifuntzionalaz hornituta eta aniztasun funtzionaletara egokituta dauden eta ordutegi zabala, ikusgaitasuna eta argiztapen egokia duten eremu sabaidunak konbinatzea.
  2. Eremu jakin batzuk oinezkoentzat egitea: jendea biltzen den lekuak hautatzea eta egoteko eta bizitzeko leku egokiago bihurtzea.
  3. Pertsona guztientzako espaloiak eta atariak eraikitzea: pertsona guztien mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzea: eskailera zabalak, haurren orgatxoak uzteko tokia duten atariak, igogailuak edo arrapala mekanikoak.
  4. Etxebizitza sentikorrak diseinatzea: mendekotasun-egoeretarako eta/edo mugikortasun urria duten pertsonentzako hornituak; askotariko premietan pentsatuta egindako lankidetza-etxebizitzak.
  5. Emakumeek eta emakumeentzat sortutako topaguneak sustatzea: Emakume Etxeak eta Ahalduntze Eskolak; diziplina anitzeko erabilera mistoak eskainiko dira, eta zaharkituta dauden eraikin publikoak baliatu eta mugimendu asoziatibo feministarekin batera kudeatuko dira.
  6. Emakumeentzako ekipamenduak ziurtatzea: haien premien arabera egokituak, irisgarritasuna ziurtatzen dutenak, adin desberdinekiko sentikorrak eta emakumeen aukerekin bat datozen ordutegiak dituztenak.
  7. Kalea gurea da, emakume guztiona eta ordu guztietan: autonomiarekin eta mugitzeko askatasunarekin egoteko eta ibiltzeko aukera zainduko duen hiri-politika bat ezartzea.
  8. Hiri feministak, askotarikoak eta elkarren mendekoak: Bilbo hiri feminista bihurtzea, bizitza ardatz izango duena, kalteberatasuna eta elkarren mendekotasuna pertsona guztien ezaugarritzat eta aniztasunak gure hiria aberasten duten balio positibotzat hartuko dituena, eta eskubide- eta aukera-berdintasuna eskainiko duten guneak ziurtatuko dituena.