EQUO recurre las concesiones para la explotación de gas en Euskadi mediante la técnica de “fracking”

EQUOk gaur lau errekurtso aurkeztuko ditu Vitoria-Gasteizko gobernu ordezkaritzan irailaren 16ko 1299/2011, 1300/2011, 1301/2011 eta 1302/2011 Errege Dekretuen aurka, non zenbait enpresei hidrokarburo ikerketa baimenak esleitzen zaizkien Arabako hiru guneetan eta Bizkaiko gune batean.

EQUOk hausketa hidraulikoa gasa ateratzeko moduan erabiltzea ingurugiroarentzako eta giza osasunerako arriskua dela uste du. Horregatik, ziurtasun zientifikoaren faltan, europako legeek jasotzen duten Arreta Printzipioa bete dadila eskatzen du.

EQUOk gas ustiaketa hau atzerapausutzat hartzen du energia eredua aldatzeko orduan. Inbertsioak eta esfortzuak eraginkorra den energi eredu batetara eraman beharko lirateke, non energiek ez duten kutsatzen eta non energiak berriztagarriak diren. Kutsatzen duten energietan egiten den edozein inbertsio atzerapausua da eta eraginkortasunaren inguruan harturiko edozein konpromesu hausten du.

Gainera, EQUOk  Eusko Jaurlaritzak Arabako gas azternetegiak ustiatzeko biztanleriari emaniko informazio eskasa salatu nahi du. Bestalde, jaurlaritzak teknikaren arriskuei garrantzia kentzea ere salatu nahi du zenbait tokietan urteetan zehar egin diren lanek arriskutsua dela azaltzen dutenen.

Argazkia: Gerry Dincher (Flickr)