EQUO Arabak gasteiztar guztiei poztasun eta ilusioz beteriko festak opa dizkie. Hala ere, krisiaren eta murrizketen ondorioz, bazterketan bizi diren pertsonek ohiko festak gozatu ezin izango dituztela azpimarratu nahi du.
Aldi berean, EQUOrentzat festak herritarrentzat eta herritarrengatik dira. Horregatik geroz eta anakronikoagoa sortatzen da erlijio ekintzak festen egitarau ofizialarekin lotzea. Gasteizen sinesmen mota desberdinak daude eta guztiak era berdinean errespetatu behar dira. Legez, erlijio kontuetan neurri berdinak mantendu behar dituzten erakundeetatik ezin da erlijio zehatz baten alde egin.
Bestalde, EQUOk berdintasunean oinarritutako harremanak izateko beharra azpimarratu nahi du, pertsona guztiek hiriburu arabarreko festaz gozatu ahal izateko. Hori dela eta, EQUO edozein motatako indarkeria matxista, xenofobo edo arrazistaren aurka dago, bereziki eremu publikoaz gozatuko den egun hauetan.
EQUOren iritziz festetako egitarauan animalien aurkako indarkeria sustatzen duen edozein ekimen sobran dago. Europar hiriburu berdearen urtea den honetan, EQUO bereziki aurka agertzen da antolatu diren zezenketen aurrean. Horregatik, EQUO bihar, igandea, zezenplaza ondoan, arratsaldeko 17:00etan antolatu den zezenketen aurkako kontzentrazioaren alde dago.
TAUROMAKIAREN AURKA ZAUDELA ERAKUTZI
BERTAN ITXAROTEN ZAITUGU