EQUO EUSKADIk gaur aurkeztu du Vitoria-Gasteizen Udako Unibertsitate
Berdearen IV. edizioa antolatzeko hautagaitza.
Hiru egunetan zehar, parte hartzaileek beren ideia eta esperientziak
partekatzen dituzte ideia-ardatz baten inguruan. Osoko bilera eta tailerren
bidez, Udako Unibertsitate Berdea, hartu-eman, eztabaida, heziketa eta
informaziorako esparru bat da, mugimendu berde eta ekologistan daudeneko
pertsonentzat interesgarriak direneko hainbat gaien inguruan.
2012 urte honetan, Vitoria-Gasteiz European Green Capital izendatua izan da,
30 urteetan zehar ingurugiroarekin begirunezko ekimen, proposamenak eta
garapen sostengarriaren aldeko politikak aintzat hartuz. Guzti honengaitik,
Vitoria-Gasteiz Udako Unibertsitate Berdea antolatzeko tokirik aproposena da.