Gasteizen egindako prentsaurreko batean, EQUOko bozeramailea den Juantxo Lopez de Uraldek alderdi handiek krisia kontuan ez dutela hartzen azpimarratu du, eta arreta nortasun gaietarantz desbideratzea.
Lopez de Uralderen hitzetan alderdi handiek “beraien ikurretan ezkutatu dira herritarrentzat garrantzizko diren krisia edota langabezia moduko gaiez ez hitz egiteko”. EQUOk, aldiz, proposamen zehatza egin duen alderdi bakarra da: 45.000 enplegu berde sortzeko aukerak daudela azpimarratu du. EQUOko bozeramaileak Euskadirako New Deal berde baten aldeko apustua egitea ezinbesteko dela aipatu du, enplegua sustatzeko inbertsio publikoa bideratuz.
Bestalde, Antxeta Knörrek (Arabako zerrendan bigarrena) erakunde eta ekonomia eredua aukeratzeko herritarren parte-hartzea aldarrikatu du. Knörrek Islandiaren adibidea jarri du herritarren hitza eta erabakitzeko boterea emanda ekonomiak daukan zerga kudeatzeko eredu bezala. EQUOk erreskatearen inguruko erreferenduma aldarrikatzen duela gogoratu behar da.
Knörrek herritarrei laguntza eskatu die EQUOk erakundeetan lekua izateko eta kaleko sumina bertara eramateko. Arabako hautagaiak alderdi tradizionalek hauteskunde garaietatik kanpora herritarrei galdetzeko daukaten beldurra azpimarratu du. Era berean, “suminetik parte-hartzera pasatzera” animatu nahi izan du.
Talde berdeak positiboki aztertu du orain arteko hauteskunde kanpaina eta EQUOk Euskadiko kaleetan izaten ari den presentzia goraipatu du: “herritarrekin konektatzeko bitarteko falta sumatu arren, kaleetan ikusten gaituzte”. Uralderen ustetan, EQUOrenganako gertutasuna handitzen doala nabari da kalean eta Eusko Legebiltzarrera sartzeko beharrezkoak diren botoak izango direla aipatu du.