Horregatik, EQUO Euskadik eskatzen die herritarrei beraien eguneroko bizitzan keinu txikien bidez konpromesuak hartu ditzatela, bai pertsonen ongizatearen alde, bai osasun planetaren alde. Irtenbidea gure esku dago.
2013-garren urte honetan ez dago ia ezer ospatzeko arrazoirik. Biodibertsitatearen galketa, aldaketa klimatikoa, estatuek inguremenaren aldeko politikak murrizten dituzte eta sortzen ari diren ekonomia berrien ereduak ez gaituzte laguntzen baiezkorrak izaten. Horregatik, eskatzen dugu muga ekologikoak ezarri daitezen gure sozietate arlo guztietan.
Astero ikusten dugu política berriak interes pribatuaren mesederako egiten dituztela guztion ongizatearen kontra: kostaldeko legearen erreforma, espezie bitxi inbaditzaileen lege berria, “fracking” apostu berrria… Badirudi, gaur egun ingurumenaren aldeko polítikak desagertu direla.
EQUO Euskadin uste dugu karbono gutxiko ekonomia, energia, ur eta lehengai kontsumoak murrizten usten diguna, aukera bakarra izando dela gure biziraupena lortzeko epe erdian. Horretarako, ekoizpen sistema efizienteak erabil beharko genituzke, kutsadura eta hondakinak murrizteko eta ekosistema eta biodibertsitatea babesteko.
Horregatik, 2013-an berriro esaten dugu gaurko ekonomiak aldaketa sakon bat behar duela, pertsonen ongizatearen eta ekologiaren mesedeetarako jarriz, Ama Lurraren Biosfera, espezieak, mugak eta prozesu ekologikoak errespetatu dítzan.
Guzti hau dela eta, EQUO Euskadik defendatzen ditu eta exijitu nahi ditu gure Administrazio Publikoei hurrengoak:
-
“Fracking” teknika alde batera uztea, bai Euskadin barruan eta baita kanpoan ere.
-
Energia Berreiztagarrien aldeko apostu irmo bat egitea.
-
Energia aurrezpena eta etxeen birgaikuntza, irizpide bioklimatiko batekin egindakoei, lehentasuna ematea.
-
Era zakarrean dauden habitat guztiak berreskuratzeko proiektuen garapena bultzatzea.
-
Natura-gune guztiak babes eta kudeaketa on bat egiteko, bai babesturik daudenak zein ez daudenak ere, korredore ekologikoen bitartez beraien arteko loturak ezarriz , biodibertsitate galketa geldiarazteko.
-
Hondakinen murrizketa eta berrerabilpenari lehentasuna eman berziklapenaren aurretik, eta berziklapenari errausketa eta zabortegian botatzearen aurretik.