EQUOk 2014ko hauteskundeen erronkari aurre egiten dio, pertsonen Europaren etorkizunaren alde lehiatzeko. Euskadin, Europako Alderdi Berdearen (gaur egun legebiltzar europarrean laugarren indarraren) ordezkaria denak, egundoko krisi ekonomiko, ekologiko, sozial eta demokratikoan aurkitzen den Europar Batasunari aldaketa oso bat emateko egoeran aurkitzen da. Europak ez du jakin izan 2008an hasitako atzerapen ekonomiko handiaren efektuei aurre egiten: langabezia, sorraren krisia edo iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen tartea. Justu kontrakoa izan da, krisiaren efektuak gutxitu behar zituzten herstura politikek are eta latzagoa izatera eraman dute, bidegabezko eredu atzerakoi baterantz abiatuz, eta baliabide naturalen kontsumoarekiko itzulerarik gabeko puntura gerturatuz, beraz biharko europarrekiko solidaritate falta gauzatzen dute.
Europar Batasunak ere demokrazia errealaren falta handia du, eta bere erakundeak geroz eta urrunago ari dira herritarrengandik, burokrazia zail baten eta transparentzia faltaren ondorioz. Europako herritarrak euren konfiantza galtzen dabiltza erakunde arruntetan, ikusirik hauek oligarkia ekonomiko, finantzari eta politikoaren interesak defendatzen dituzten lobbien menpe daudela, eta hauen asmo bakarra gizarte desberdintasuna areagotuz euren pribilegioak ziurtatzea dela.
Baina mundu globalizatu honetan, EB osatzen duten estatu-nazioek estruktura supranazionalak behar dituzte bakarka bere gain hartu ezin dituzten mehatxu eta erronkei aurre egiteko: klima aldaketa, krisi energetikoa, ihes fiskala, finantzari edo enpresa korporazioen boterea, etab. Horregatik EQUOk ez du anti-europartasuna onartzen, Europaren krisi sistemakoari ezin zaio berriro ere errezeta zaharrekin aurre egin. Baina EQUOk ez ditu onartzen ere, europeistak direla esanez, egungo egoerara kondenatu gaituzten herstura politiken konplize izan direnen formulak.
EQUOk Europa gehiagoren alde eta Europaren integrazioa bultzatu zuten baloreen alde apustu egiten du: bakea, askatasuna, elkartasuna eta pobreziaren, xenofobiaren, gorrotoaren zein diskriminazioaren aurkako borroken alde. Askatasuna, eskubideak eta jasangarritasuna ezin dira jarraitu zapaltzen. Aldiz, etorkizuna eraikitzeko oinarriak izan behar dira. EQUO itxaropen bultzada baten partaide da, etiketa politikoetatik haratago doana, herritarren partehartzetik abiatuz espiritu europarra kutsatu duten politikei alternatibak eman nahi diena. Horregatik, Europaren “ametsari” izaera emateko, errotiko aldaketa baten alde apustu egiten du. EQUOn europar intsumisoak sentitzen gara, baina krisialditik irteteko garbi daukagu egindako akatsak ezin direla berriro egin. Ekonomia eraldatzeko iraultza berdea eskatzen dugu, lanpostuak sortzeko, planeta errespetatzeko eta Europari etorkizunarengan konfiantza berreskuratzen laguntzeko.
EQUOk proposatzen duen Europa, pertsonen Europa bat da, federala, plurala, solidarioa eta justua, non herrialde eta kultura guztiak euren aniztasun kultural eta linguistikoan ordezkatuak dauden. Giza-eskubideen, gizarte eskubideen eta eskubide digitalen arloan, adibidea izango den Europa munduaren aurrean. Kontinentearen ekologia eta ekonomia jasangarri baterako trantsizio handiari gogor heldu eta aurre egingo dion Europa.