EQUO reclama medidas para frenar la migración juvenil

Empleo juvenil
Etorkizun ez hain prekarioaren bila emigratzera behartuta dagoen euskal eta espainiar gazteriaren egoera salatu du EQUOk gaur arratsaldean. Gasteizko zabalguneko karrika desberdinak zeharkatu dituen kale ekintzaren bidez, EQUOk bestelako Europa aldarrikatu du: konponbideak ematen dituena eta bere belaunaldi prestatuena diasporara kondenatu ordez, haren etorkizun nahiei aukerak eskaintzen diena, Gazte Berme Europarrari eta emantzipazio politikei behar adina diru-horniduraren bidez, gazteen langabeziak suposatzen duen dramari irtenbidea ematen dion Europa, hain zuzen ere.

Gazteen langabezia krisi ekonomikoak eragindako gizarte gaitz handienetakoa bilakatu da. Azken bost urteetan, 200.000 pertsona gazte emigratu dutela kalkulatzen da. Gutxietsitako datua da hau, erregistroetan pertsona asko ez baitira migratzaile moduan agertzen.

Beharrezkoa da, gazteen langabeziaren aurkako Txoke plan bat martxan jartzea. Horretarako, Gazte Berme Europarrari emandako aurrekontua handitu beharra dago, eta kontrol zein jarraipen mekanismo hobeak ezarri. Gazteen langabeziaren arazoari aurre egiteko, ardatza politika publikoetan jarri behar da, gizarte sektore eta sektore berdeetan enpleguak sortzeko. Gainera, autoenplegua eta kooperatibismoa legeen eta zergen bidez sustatzea beharrezkoa da.

EQUOk gazte langileen mugikortasun bolondresa bultzatu nahi du Europar Batasunean, baina azpimarratu nahi du ere bolondrestasun hori ziurtatu behar dela krisialdi ekonomikoa jasan duten herrietan; koste sozialak eta ezagutzaren galera ekiditeko. Gazteen langabeziaren soluzioa komunitatean bertan aurkitu behar dugu, alternatibak sortuz. Aldi berean programak landu behar ditugu kanpoan dauden gazte langileak etorkizunean berriro itzuli ahal izateko, adibidez, gazte ekintzaileak euren jatorriko herrialdera itzultzeko laguntzak emanez.
EQUO Araba