EQUO Euskadi reclama fomentar el empleo verde como solución a las altas tasas de paro

Aurten ere, gizarteak jasaten ari den langabezia egoera latzak Maiatzaren 1a markatuko du. Honen bezperan, alderdi ekologistak enplegu berdea bultzatzea defendatzen du.
Energia berriztagarriak, eraikuntzen birgaikuntza, garraiabide publikoa, elikagai ekologikoen ekoizpena, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta ingurumenaren babesa bezalako sektoreak sustatzearen garrantzia gogorarazten dute EQUO Euskaditik. Jose Ramón Becerra, alderdi ekologistaren bozeramailearen hitzetan: “enplegu berdea Euskadin 45.000 lanpostu egonkor eta duin sortzeko gai da, eta Europa osoan, bi milioitik gora.” Halere, gobernuak dirudite, ekonomiaren “premiazko eta ezinbesteko” eraldatze ekologikoa gauzatzeko gai ez direla. Bere iritziz, honek “exijitzen du, herritarrok behingoz EQUO bezalako hautabide politikoei babesa ematea”, hurrengo Maiatzak 25eko hauteskundeetan “Udaberri Europarra” koalizioaren barruan joango dena.
Testuinguru honetan, Arabak jasaten duen langabezia-tasa arintzeko giltza diren politika berdeak aldarrikatzeko asmoarekin, EQUO Euskadik jendaurreko agerraldia burutuko du gaur 19:00etan Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan. Bidezko Mundurantz (M+J) Euskadiko koordinatzaile Alex Plans eta EQUO Euskadiko bozeramaile José Ramón Becerra izango dira hitzaldi irekiko hizlariak.

CharlaEmpleoVerde