Manifiestua
IRABAZI-Ganemos ekimen sozial eta politikoa
IRABAZI-Ganemos sortzen da krisialdi eta botere ekonomikoek eragindako erasoen ondorioz, populazioaren gehiengoaren eskubide sozial eta lan-eskubideen aurka. Eraso bortitz, kontserbadore eta patriarkal honek erantzun sozial gero eta handiagoa dauka: manifestazio ugari, mobilizazioak, kolektibo ezberdinen salaketak, sindikatuenak, ezker alternatiboko eta ekologia politikoko alderdi politikoenak, besteak beste, nabarmen erakusten dute.
Aldaketa garaian bizi gara, eta egoera honen aurrean, etsitu beharrean, aldatu nahi dugu, elkarrekin gehitzeko, espazio komun baterantz bat egiteko, non denok oinarrizkoan bat gatozen: mundua aldatu nahi dugu gure errealitate gertuenetik, gizarte bidezkoagoa, iraungarriagoa, elkartasunean oinarritua eta demokratikoagoa eraikitzeko.
Diagnostiko hau abiapuntu izanda, IRABAZI-Ganemos ekimen sozial eta politikoa bultzatu nahi dugu. Ekimena udal- eta foru-esparruetan gauzatzen da prozesu demokratikoen bidez, bateratze-espazioak sortuz, eta horietan herritarrak, giza-mugimenduak, ezker alternatiboan eta ekologia politikoan kokatzen diren alderdiak, eta gizarte zein kultur kolektiboak daude gonbidatuta. Espazio berriak eraiki nahi ditugu, norbanakoen nortasuna errespetatuz, parte hartzaileen batuketa aritmetikoa baino urrunago joateko gai direnak.
Etxebizitza, hezkuntza, berdintasuna, osasuna eta jendearen ongizatea bermatzen dituzten udalerri eta lurraldeak nahi ditugu, kaleratzerik eta injustiziarik aske. Demokrazia deszentralizatua nahi dugu, parte-hartzailea, giza-kontrolekin, aurrekontu parte-hartzaileekin eta ekimen eta kontsulta herritarrekin. Zerbitzu sozialen kudeaketa publikoaren aldekoak, ekonomia sozialaren eta kalitatezko eta iraunkorra den enplegu duin baten aldeko apustua egiten duten udalerriak nahi ditugu. Eredu energetiko berri baten aldekoak gara, naturaren eta paisaiaren babes irmoa nahi dugu, eta justizia sozial eta ingurumen-justizian oinarritutako kontratazio publikoen aldekoak gara.
Tokiko eta lurraldeko euskal erakundeak izan behar dira, ere bai, murrizketen eta giza-desberdintasun bidegabekoen aurkako nolabaiteko erresistentzia-eremuak, herritarrena den eta euren zerbitzura dagoen Euskadi bat eraikitzeko.
Etika, aniztasuna, ezkerra, ekologia, elkartasuna, feminismoa eta errepublikanismoaren baloreak iturri izanda, gobernukideen zintzotasuna bultzatuko dugu, ustelkeriarekin amaitzeko, kargu-pilaketa murrizteko, gardentasuna sustatzeko, arduradun publikoen benetako kontrola ezartzeko eta parte-hartzea bermatzeko, besteak beste.
Hori denagatik, pausoka eta behetik lan egingo dugu, udal- eta foru-esparruetan, badakigulako konbergentzia politika zehatzetan eta programagintzan datzala, eta bi ardatz nagusi dituela: giza-mobilizazioa eta udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde-programarako akordioa, oinarrizko lan-lerro eta faseak ezarriz.
ZABALTZE- ETA PROGRAMA-FASEA
Proiektuaren lehenengo fase honetan, talde sustatzaileak bi frontetan egingo du lan: lehenik eta behin, Euskadiko udalerri guztietara IRABAZI-Ganemos ekimen sozial eta politikoaren zabaltzean; bigarrenik, udal- eta foru-hauteskunde programa burutzeko metodologia sortzen, garapen kolektibo baten bidez.
2015eko udal- eta foru-hauteskundeetara ahalik eta parte-hartze sozial handiena bermatzeko lan egingo dugu, hautagaitza demokratiko irekiak sortzeko, erabakitze-eskubidea berreskuratzeko, hiri-eredu kontzienteagoak eta parte-hartzaileagoak eraikitzeko, eta bertoko erakundeak bereganatzeko.
Ekimen sozial eta politiko anitz, integratzaile eta irekiak sortzeko konpromisoa hartzen dugu. Funtzionamendu gardena eta parte-hartzailea duten esparru kolektiboak izango dira, non ezker alternatiboko indarrak, ekologia politikokoak, sozialak eta herritarrak, lan egiteko prest egongo dira, euren errealitatetik eta nortasunetik aldaketa posible egiteko.
Hauek dira bultzatzen gaituzten printzipioak:
Demokrazia: IRABAZI-Ganemos-ek lerro programatiko komunak partekatzen dituzten pertsonak, mugimendu sozialak eta erakunde politikoak berdintasunez integratuko ditu. Funtzionamendu-printzipio orokorrak izango dira gizartearen protagonismoa eta ahalik eta parte-hartze sozial handiena: programa sortzea, hautagaitzen hautaketa, etab…Hautagaitzen aukeraketaren prozesuari dagokionez, printzipio orokor hau kontuan hartuta, ekimen politiko eta sozialean murgilduta daudenen parte-hartze zuzenagoa bermatzen duen prozedura bilatuko da.
Gardentasuna: IRABAZI-Ganemos gardentasun osoz arituko da, eta prozesu osoa publikoa izango da. Erakunde mailan, kontu-emate printzipioa abiapuntu izango dugu. Hautetsiek herritarren kontrola bere gain hartu beharko dute, eta ekimen sozial eta politikoko kideek emandako kode etikoa errespetatu behar izango dute.
Parte-hartzea: estabaidatzeko esparru errealak bermatuko dira, lekuko edo lurralde mailakoak, erregistratutako pertsonentzat parte-hartzera irekita, akordioak hartu baino lehen. Akordio horiek, ahal izanez gero, adostasunez hartu behar izango dira eta, posible ez izatekotan, gehiengoaren printzipio demokratikopean. Erritmoak eta garaiak parte-hartze erreala bultzatzeko nahikoak izan behar dira. Elkarrekin geldoago baina urrunago helduko gara.
Lurralde-kohesioa: IRABAZI-Ganemos ekimen bakoitzak, bere tokiko esparruan, behar duen autonomiarekin lan egingo du, barne funtzionamenduari dagokionean. Koherentzia eta lurralde-kohesioa bermatzeko, hautagaitza guztiek printzipio orokorrekin bat etorri behar izango dira, onartutako oinarrizko lerro programatikoekin eta ekimenaren barnean onartutako esparru juridikoarekin.
Feminismoa: feminismoa ekimen sozial eta politikoaren oinarrizko ardatza da, eta nahitaezko zutabea ireki den konfluentzia sozial eta politikorako prozesuan. Horregatik, zeharkako era batean genero-perspektiba ere bete-betean sartuko da.
Aniztasuna: aniztasunaren aldeko irizpideak erabiliko dira, non LGTB pertsonak, gutxiengoak eta bestelakoak sartuko diren.
HAUTAGAITZEN FASEA
Lehen aldia bukatu ondoren, hautagaitzen fasean sartuko gara. Fase horretan hautagaiak proposatzeko moldeak eztabaidatuko dira, baita beharrezkoak diren irizpideak izateko ere (sasoia, karguan atzera botatzeko motiboak, paritatea, aniztasuna, zerrenda-kremaierak, etab…), eta garatu beharreko primariak, beti ere parte-hartze zabalena bermatzeko helburuarekin.
Hautagaitza demokratikoak burutzeko moldeak, hautaketa-sistemak eta erabakitzeko esparru herritarrak eztabaidatu eta kontsentsupean jarri ostean, hautagaiak aukeratzeko ordua izango da.