EQUO Donostiak udal baratz ekologikoak sustatzeko keinu bat egiten du

1941580_740431495996163_2001371534864481126_oPasa den abuztuak 7an, EQUO Donostiko zenbait kidek Donostiako Frantzia Pasealekuko barandan dauden hamar lorontzitan landare, haziak eta kimuak landatzea erabaki zuten.
Lorontzi hauek, ordurarte zigarro-mutxikin, plastikozko botila eta bestelako hondakinen hautsontzi gisa erabiltzen zirelarik, momentu honetatik edozein hiritar hartu ahal izango dituen landareak dauzkate.
Keinu honen bitartez alderdi ekologistak aldarrikatu nahi du udal baratz gertukoak eta ekologikoak, komunitarioak eta askeak, edo Udalak kudeatutakoak behar ditugula. Hiriko baratzak edukitzea elikatze-burujabetzaren aldeko lehen urratsa da, eta baita hiritarrentzat naturarekiko, honen zaitza eta bere zikloen errespetuarekiko lotura bat ere.
Ekintza hau “jangarri sinestezinak” (“incredible edible”) izeneko mugimenduaren barnean kokatzen da, Todmorden-en (Ingalaterra)-n 2007. urtean jaiotako ideia. Toki publikoetan fruitu eta barazkiak landatu, hiritarrak zaindu eta behar dituen edozein pertsonak biltzean datza.
Munduko kontinente guztietara zabaldu den mugimendu bat izanik, Togo, Qatar edo Haiti bezalako ustekabeko tokietara ere heldu da, gure inguruan, Baionako herrian ere agertzen delarik.
EQUO Donostik kontzeptu honen garatzearen alde dauden herritarrek eta instituzioek equogipuzkoa@proyectoequo.org e-posta helbidera zuzentzeko deialdia egiten du. Alabaina, noizbehinkako landaketa hauetan ez da gelditu nahi:
Donostian eta interesa sortu dugun bestelako gipuzkoar hirietan baratz ekologiko izan litekeen mapa bat egin.
Beste hirietako ekimenekin elkarlana sortu.
Euskal Herrian zehar kontzeptua zabaldu.
Herritarrak informatu.
Instituzio publiko edo pribatuekin kolaboratu.
Nekazal heziketa eman.
Gure auzoa zain dezagun, gure hiria zain dezagun, gure ingurumena zain dezagun. Instituzioetatik egin ez dezakeguna, auzokide bezala egiten dugu.

cropped-cropped-encabezadoqg1.png