EQUO Euskadik uko egiten dio Mutuen Lege berriari, langileen osasunaren kontura negozio pribatuari mesede egiten diolako.

 

mutuas

 

cropped-cropped-facebook_2120175079.jpg

EQUO Euskadik uko egiten dio Mutuen Lege berriari, langileen osasunaren kontura negozio pribatuari mesede egiten diolako.

Duela gutxi, Mutuen Lege berria onartu da Ministroen Kontseiluan. Lege honek entitate hauei eskuduntza berriak ematen dizkie eta bere izaera pribatua indartzen du. EQUO Euskadiko Osasun eta Osasungintzako Lan-Taldeak uko egiten dio lege horren espirituari, entitate hauei eskuduntza publikoak eramateko bidea gero eta zabalagoa da. Izan ere, lege honekin “Gizarte Segurantzako Entitate Kolaboratzaileak” deituko dira aurrerantzean.

EQUOk, lege honen bitartez Mutuei egokitzen zaizkien konpetentziak kritikatzen ditu:

– Langileentzako sari ekonomikoak kudeatzeko eskuduntzak mantentzen dituzte. Honek bidegabez kolokan jartzen du enplegu-zerbitzu publikoek zeregin hori burutzeko duten ahalmena.
– Denbora-Ezgaitasunagatiko bajen kontrolerako funtzioa lortzen dute. Legeak, langile baten alta medikoa lehen egunetik GSINri proposatzeko aukera usten die Mutuei, 5 egun baino gutxiagoan, honek, eskaera hau jaramon egin beharko duelarik. Errebisioetarako orduan, Mutuek, lagilea agertu ezean, gaitasuna izango dute agertu ez izana justifikatu gabekotzat emateko. Neurri hauek, helburu ekonomikoak langileen osasunaren eta sendatzearen gainetik jartzen dituzte.

Bestetik, lege honek, Alderdi Popularraren Gobernuak, lan arriskuen kudeaketan prebentzio aukeratik duen urruntze progresiboa erakusten du. Gizarte segurantzak finantzaketan bitartekari lanak ez egiteak, gaur arte Mutuei lotuta zeuden Prebentzio Elkarteak saldu edo desagertu araztera behartzen ditu. Frogatuta dago, Prebentzio Elkarte hauek gaur arte lan istripuak gutxitu eta kontrolatzerako orduan eraginkorrak izan direla. Horregatik, EQUO Euskaditik, langileei, laneko segurtasun eza areagotuko dien egoera honi uko egiten diogu.

EQUO Euskaditik, nahiz eta administratzen duten diruak izaera publikoa izan, Mutuek, euren erreserba pribatuetarako eta zuzendarientzako soldata astronomikoak bideratzea kritikatzen dugu. Guzti honengatik, irabazi desegoki hauek kentzea proposatzen dugu, diruaren parte bat pentsioak finantzatzeko erabiliz, eta entitate hauekiko kontrola areagotuz.