Gaur arratsaldean Jesus Obreron Fundazio Berde Europarrak eta Equo Fundazioak antolatutako konferentzian, ekoenpleguak Europan eta Estatuan dituen aukerak aurkeztu dira. Bertan parte hartu dute Alain Lipietz, ekonomilaria eta Europe Écologie-Les Verts taldeko eurodiputatu ohiak; Reyes Montiel, EQUO Fundazioko Lehendakariak; eta Aitor Urresti, EQUO Berdeak taldeko lehendakarigaiak.
EQUOk Euskadirako enplegu berdea sortu eta finantzatzeko proposamena aurkeztuko du.
EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak ekonomia eta enplegu alorrean duen helburu nagusia Euskadin jasangarria eta sozialki aurreratua den ekonomia ezartzea da, krisitik irteteko funtzionatzen ari ez diren errezeten bestelako ereduari erantzuteko. Zentzu horretan, EQUOk pertsonen eta ongizatearen zerbitzura dagoen eredu baten aldeko apostua egiten du, beti ere planetaren mugak errespetatuz.
“Jasangarritasun garapen ekonomikoarekin bakarrik lortu daitekeenaren mitoa gaindituko dugu; ekonomiak ekologizatzeak ez dio aberastasuna sortzeari edo lan aukerei oztopoak jartzen. Kontrakoa, helburu horiek eta egungo egoeratik irteteko aukera jasangarri bakarra da”.
Beraz, ekoenpleguak kalitatezko enpleguen etorkizuneko apostua dira, 45.000 lanpostu sortzeko aukera ematen baitute gainera. Hori guztia ekonomia eredu zehatz batekin lortu ahal izango da: Ikatz gutxikoa, energia, lehengai eta ur kontsumoa txikituko duena, ekoizpen sistema eraginkorren bidez, ahalik eta hondakin edo kutsadura gutxien sortuko duena, eta ekosistemak eta biodibertsitatea babestuko duena.
Beharrezkoa da hazten ari diren sektoreen alde apustu egitea gure garapen ekonomikoaren eta ekoizpen ereduaren aldaketaren motore izateko: nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak, garraio jasangarria, gizarte zerbitzuak, bioteknologia, informazio eta komunikaziorako teknologiak, eta industria kulturalak.
EQUO Berdeak taldeak New Deal Berdea sustatuko du Euskadi inbertsio publikoen erreferente bihurtzeko, energia, elikadura, ekoizpen eta garraio sektoreak eraldatuz. 35 (eta 32) orduko lan jardunaldiekin eta lan kontziliazioarekiko neurriekin ere beste 15.000 enplegu sortuko dira.
Behar berriei azkar erantzun ahal izateko, sektore publikoa berregituratu egin beharko da. Era berean, finantza sektoreak bere jarduerak berbideratzea derrigorrezkoa izango da ekonomia berri horretara eta enpleguak sortzeko proiektuei finantzazioa heldu arazteko.
Iruzur fiskalaren aurkako borrokak 1.300 milioi euro jasotzea lortuko luke, salpuespeneko sektoreak barne eta erreforma tributario progresibo eta ekologikoak sustatuz. EQUO Berdeak taldearen beste proposamen batzuk ondorengoak dira: herritarren eta enpresa txiki eta ertainen zerbitzura egongo den Kutxabank banku publiko, etiko eta gardenera eraldatu; hezkuntza, osasun, pentsio eta gizarte zerbitzuetan inbertsio publikoa; herritarrendako oinarrizko errenta bat eta gehienezko errentak, aberastasuna sustatuz; eta gas, ur eta argindarren kontsumoetan tarifa progresiboak ezartzea sustatuko dugu. Alokairu publikoa eta etxebizitzen birgaitzea sustatu, eta I+G+b handitzea, EQUOren konpromisoak, besteak beste.